Euskadi eta Xakea :: September :: 2005

September 30, 2005

Orrialde berria

Atala: Besteak

Denbora asko daramaten berriak eta amaierak kentzen hasi behar naiz. Dena dela, amaierak eta sarean jar ditzakedan antzeko artikuluak orritan sailkatuko ditut, horrela ez ezabatzeko. Gazteluen amaieren orria jada martxan da. Hara abiatzeko nahikoa da hemen edo loturetan klik egitea.

Gazteluen amaierak (3)

Atala: Amaierak

Gaztelua eta peoia gazteluaren aurka
Alderdi desabantailatsuaren erregea horizontalki moztuta dagoenean.

Zuriaren txanda

Zuriak peoi bat gehiago du, eta errege beltzak ezingo du inola ere jokoan parte hartu. Hori dela eta, amaiera honek ez du irabazteko inolako zailtasunik.

1. Ga4 Zer axola du errege beltzak hirugarren ilara hartzea? Kontuan izan behar den gauza bakarra erregea peoiaren aurrean ez jartzea da. Horrela, inolako eragozpenik gabe gazteluak peoia aurreratzen laguntzen du. 1…Eb3 2. Ge4 Ec3 3. f4 Ed3 4. Ga4 Ec3 5. Ef3 Orain nahikoa da prozesua errepikatzea 5… Eb3 6. Ga5 Eb4 7. Ge5 Ec4 8. f5 Ee4 9. Ga5 Ec4 10. Ef4 Eb4 11. Ga6+- etab.

Mozketa hau, bertikala baina gutxiago eman ohi da. Hala ere, mozketa horizontala eraginkorragoa da kasu ia guztietan irabazten baita. Gainera, amaiera hau jakitea garrantzitsua da beste batzuetatik sarritan hona pasa daitekeelako. Bestela begira erregea bertikalki moztuta dagoen diagrama honi.

Beltzaren txanda

1… Ef2 Gaztelua erasopean dagoenez gero ezin da Gazteluen amaierak (2)n erabilitako pausorik jarraitu. Horregatik erregea horizotalki moztea da soluzio egokiena. 2. Ge5! +- eta lehen ikusi bezala partida irabazita dago.

Laburtuz, jarraitu beharreko pausuak hauek dira:
1) Gaztelua peoia baino ilara bat aurrerago kokatu.
2) Erregea gerturatzen bada ahalik eta gehien urrundu, ilara mantenduz.
3) Peoia lehenbizi eta ondoren erregea aurreratu.
4) Prozedura errepikatu erregea gazteluaren gainera bota dadin.

September 27, 2005

Gros-eko irekia 1. txanda

Atala: Berriak

Gros-eko irekia astelehen honetan hasi da 58 jokalarirekin, horietatik 6 tituludun jokalariak direlarik. 1. txandako emaitzak hauek dira:

Calvo Tello, Gerardo 0 - 1 FM Argandona Rivero, Inigo
IM Barria, Daniel 1 - 0 Lauroba Elizaran, Fermin
Zubia Aramburu, Mikel + - - IM Yewdokimov, Oleg
FM Huesmann, Thomas - - - Rodriguez Cabrera, Fco Javier
Fernandez Vallejo, Luis 0 - 1 Acosta Garcia, Alfonso Carlos
WIM Vega Gutierrez, Sabrina 1 - 0 Espin Laborde, Jesus Mª
Retegi Comas, Iban 0 - 1 Galzagorri Uli, Yeray
Bareyre, Patrick 1 - 0 Galarraga Lasa, Jon Gurutz
Iglesias Gonzalez, Veronica 0 - 1 Sanz Perez, Eduardo
Olaizola Ortega, Luis 1 - 0 Izagirre Alzua, Aritz
Aizpurua Zufiria, Iñaki 0 - 1 Alvarez Ponga, Hugo
Ladron De Guevara, Fco Javier 1 - 0 Moreno Romero, Ernesto
Juez Villar, Erik ½ - ½ Vega Gutierrez, Belinda
Tung, Kai Ming 0 - 1 Zulaika Centeno, Ander
Lizaso Gastesi, Jose Maria 0 - 1 Manso Marquez, Felix
WFM Gutierrez Castillo, Paloma 1 - 0 Irulegi Garmendia, Jose Antoni
Hernandez Sanchez, Iñaki 0 - 1 Martin Alvarez, Inigo
Alvarado Fernandez, Mikel 1 - 0 Juaristi Izaga, Jose Ignacio
Garcia Nestar, Daniel 0 - 1 Tung, Siu Hung
Fosser, Gaspar + - - Sebastiani Paoli, Ruben
Veras Sanz, Jose Antonio 0 - 1 Hargues, Franck
Salcedo, Marc 1 - 0 Estevez Pegenaute, Eduardo
Dominguez-Macaya Lopez, Ander 0 - 1 Hernandez Lopez, Daniel
Galarza Cenzano, Inigo 1 - 0 Botaya, Helios
Francia, Andres 0 - 1 Guerrero Itarte, Alfredo
Puga Senar, Fernando 1 - 0 Michaud, Stephane
Rodriguez Martin, Ander 0 - 1 Lazkano Gaite, Tomas
Salterain Gonzalez, Galder 0 - -
Aramendia Zabaleta, Guillermo 0 - -
Otxoteko Gonzalez, Eñaut 0 - -
Urbieta Fernandez, Bingen 0 - -

September 23, 2005

Gazteluen amaierak (2)

Atala: Amaierak

Gaztelua eta peoia gazteluaren aurka
Alderdi desabantailatsuaren erregea bertikalki moztuta dagoenean

Zuriaren txanda

Zuriak peoi bat gehiago du eta gainera errege beltza jokoz kanpo dago. Hala ere, peoi zuria ezin da bere kaxa aurreratu gaztelu beltzak jango lukeelako eta ezta erregearen laguntzaz gaztelua xakeka hasiko litzatekeelako. Hori dela eta gaztelu zuriak lagundu egin beharko du, baina horrek errege beltza askatuko luke. Horregatik dorrea gerrara bidali aurretik errege zuria ahalik eta hoberen kokatu behar da.

1. Eb4 Gb8+ 2. Ea5 Gc8 3. Eb5 Gb8+ 4. Ea6 Gc8 eta ez 4… Ga8+? 5. Eb7 eta peoia aurrera doa 5. Gc1! orain erregea ondo kokatuta dagoenez gazteluak peoiari lagundu behar dio 5… Ee6 7. Eb7! erregea dorrearen gainera botata denbora bat irabazten da Ed7-k balio ez duelako 7… Ed7? 8.Gd1+ +- 7… Gc5 8. Eb6 Gc8 9. c5 Ed7 10. c6+ Ec6 11. Gc1+ Ed6 12. Eb7 +-.

Laburbilduz, pauso hauek jarraitu behar dira:
1) Erregea ondo kokatu behar da ahal den aurreren.
2) Dorreaz peoia babestu eta bultzatzeko prestatu behar da.
3) Erregea dorrearengana inguratuz denbora bat irabazi eta peoiaren bultzakadan lagundu.
4) Errege beltza gerturatzen denean ez zaio peoi azpian sartzen utzi behar behar bada dorreaz xake emanez.

Dena dela, estrategia honek ez du beti garaipena ziurtatzen. Cheron-en erregelak dioenez peoia zentrala edo alfilaren zutabekoa bada, peoiaren ilararen eta peoia eta erregearen arteko zutabe kantitatearen batura bost baino handiagoa izan behar da. Erregela hau geroago anpliatua izan zen: peoia zaldiaren zutabekoa bada batura sei baino handiagoa izan behar da. Peoia dorre zutabekoa bada ez dago erregelarik, eta gehienetan tablas izan ohi da.

Hala ere, alderdi desabantailatsuaren erregea edota gaztelua gaizki kokatuta badago, erregela ez bete arren partida irabaz daiteke.

September 22, 2005

Gazteluen amaierak (1)

Atala: Amaierak

Gaztelua eta peoia gazteluaren aurka
Peoia zazpigarren ilaran eta erregea peoi azpian daudenean

Zuriaren txanda

Alderdi zuriak peoi bat gehiago du eta gainera zazpigarren ilaran. Hala ere, gaztelu beltzaren presentziak garaipena konplikatzen du, errege zuriak peoiaren aurrerapena eragozten baitu. Horregatik, errege beltza molestatzen ari den zutabetik atera behar da.

1. Gc2+ Eb7 2.Gc4! Gazteluak laugarren ilaran egon behar du! Erregea irteten saiatuko balitz dorrea xakeka hasiko litzateke eta xakeak saihesteko era bakarra peoi azpian sartzea da, eta horrek ez du ezer lortzen. Adibidez 2.Ed7 Gd1+ 3.Ee6 Ge1+ 4.Ef7 Gf1+ etab.
2… Eb8 3.Ed7 (orain irten daiteke erregea gazteluak xakeetatik babestuko baitu) 3…Gd1+ 4.Ee6 Ge1+ 5. Ed6 (edo 5.Ef6) Gd1+ 6.Ee5 Ge1+ 7.Ge4!+- eta peoiaren koroatzea geldiezina da. Hau zen 2.Gc4-ren arrazoia.

Beltzek estrategia hau saihesteko lehen jokaldian Eb6 jokatzen badute zuriek Gc4-ri Eb5 erantzuteko erregea gehiegi urrutiratzen da beste erregeari irteten uzten. Esaterako 1.Gc2+ Eb6 2.Gc4 Eb5 3.Ge4! errege beltza ez da iristen errege zuria gelditzera 3…Ed6 (3… Ed5 4.Ge2 Ed6 gauza bera da) 4.Ed8 Ga1 (matea mehatxatzen) 5.Gd4+ Ec5 6.Gd2 Da8+ 7.Ed7 Da7+ 8.Ee6 Da6+ 9.Ef7 Da7 8.Ef8 +-.

Laburtuz pauso hauek jarraitu behar dira:
1) Erregea zutabe bat hurrerago bidali.
2) Gaztelua laugarren ilaran jarri.
3) Erregea peoi azpitik atera.
4) Gazteluaz xakeak sahiestu.

Gustuko duzuelakoan erantzunei itxaroten nago. Zerbaiti buruz idaztea nahiz gero eskariak onartzen ditut, baina ez nahiz munduko txapelduna edozer jakiteko. Dena dela, mezu guztiak erantzuten saiatuko nahiz. Mila esker.

September 21, 2005

2005-06 denboraldia

Atala: Berriak

Hastear dago 2005-06 denboraldia bere txapelketa eta ligekin. Gipuzkoako txapelketetako datak honako hauek dira:

Bakarkako 1., 2. eta 3. mailako txapelketak eta txapelketa absolutua:
Urriaren 15, 22 eta 29an eta azaroaren 5, 12, 19 eta 26ean.

Bakarkako kadete mailako txapelketa:
Urriaren 16, 23 eta 30ean eta azaroaren 6, 13, 20 eta 27an.

Taldekako alebin eta infantil mailako txapelketa eskolarrak:
Azaroaren 11, 18 eta 25ean.

Bakarkako jubenil eta beterano mailako txapelketa:
Abenduaren 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30ean.

Bakarkako eta taldekako partida azkarren txapelketa:
Abenduaren 18an.

Taldekako ligak:
Urtarrilaren 14, 21 eta 28an, Otsailaren 4, 11, 18 eta 25ean eta Martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean.

September 19, 2005

Kaixo guztioi!

Atala: Besteak

Gaurtik aurrera xakeari buruz web orri honetan gauza interesgarri asko aurkitu ahal izango duzue.








Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here