Euskadi eta Xakea :: September :: 2005

September 22, 2005

Gazteluen amaierak (1)

Atala: Amaierak

Gaztelua eta peoia gazteluaren aurka
Peoia zazpigarren ilaran eta erregea peoi azpian daudenean

Zuriaren txanda

Alderdi zuriak peoi bat gehiago du eta gainera zazpigarren ilaran. Hala ere, gaztelu beltzaren presentziak garaipena konplikatzen du, errege zuriak peoiaren aurrerapena eragozten baitu. Horregatik, errege beltza molestatzen ari den zutabetik atera behar da.

1. Gc2+ Eb7 2.Gc4! Gazteluak laugarren ilaran egon behar du! Erregea irteten saiatuko balitz dorrea xakeka hasiko litzateke eta xakeak saihesteko era bakarra peoi azpian sartzea da, eta horrek ez du ezer lortzen. Adibidez 2.Ed7 Gd1+ 3.Ee6 Ge1+ 4.Ef7 Gf1+ etab.
2… Eb8 3.Ed7 (orain irten daiteke erregea gazteluak xakeetatik babestuko baitu) 3…Gd1+ 4.Ee6 Ge1+ 5. Ed6 (edo 5.Ef6) Gd1+ 6.Ee5 Ge1+ 7.Ge4!+- eta peoiaren koroatzea geldiezina da. Hau zen 2.Gc4-ren arrazoia.

Beltzek estrategia hau saihesteko lehen jokaldian Eb6 jokatzen badute zuriek Gc4-ri Eb5 erantzuteko erregea gehiegi urrutiratzen da beste erregeari irteten uzten. Esaterako 1.Gc2+ Eb6 2.Gc4 Eb5 3.Ge4! errege beltza ez da iristen errege zuria gelditzera 3…Ed6 (3… Ed5 4.Ge2 Ed6 gauza bera da) 4.Ed8 Ga1 (matea mehatxatzen) 5.Gd4+ Ec5 6.Gd2 Da8+ 7.Ed7 Da7+ 8.Ee6 Da6+ 9.Ef7 Da7 8.Ef8 +-.

Laburtuz pauso hauek jarraitu behar dira:
1) Erregea zutabe bat hurrerago bidali.
2) Gaztelua laugarren ilaran jarri.
3) Erregea peoi azpitik atera.
4) Gazteluaz xakeak sahiestu.

Gustuko duzuelakoan erantzunei itxaroten nago. Zerbaiti buruz idaztea nahiz gero eskariak onartzen ditut, baina ez nahiz munduko txapelduna edozer jakiteko. Dena dela, mezu guztiak erantzuten saiatuko nahiz. Mila esker.








Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here