Euskadi eta Xakea :: September :: 2005

September 23, 2005

Gazteluen amaierak (2)

Atala: Amaierak

Gaztelua eta peoia gazteluaren aurka
Alderdi desabantailatsuaren erregea bertikalki moztuta dagoenean

Zuriaren txanda

Zuriak peoi bat gehiago du eta gainera errege beltza jokoz kanpo dago. Hala ere, peoi zuria ezin da bere kaxa aurreratu gaztelu beltzak jango lukeelako eta ezta erregearen laguntzaz gaztelua xakeka hasiko litzatekeelako. Hori dela eta gaztelu zuriak lagundu egin beharko du, baina horrek errege beltza askatuko luke. Horregatik dorrea gerrara bidali aurretik errege zuria ahalik eta hoberen kokatu behar da.

1. Eb4 Gb8+ 2. Ea5 Gc8 3. Eb5 Gb8+ 4. Ea6 Gc8 eta ez 4… Ga8+? 5. Eb7 eta peoia aurrera doa 5. Gc1! orain erregea ondo kokatuta dagoenez gazteluak peoiari lagundu behar dio 5… Ee6 7. Eb7! erregea dorrearen gainera botata denbora bat irabazten da Ed7-k balio ez duelako 7… Ed7? 8.Gd1+ +- 7… Gc5 8. Eb6 Gc8 9. c5 Ed7 10. c6+ Ec6 11. Gc1+ Ed6 12. Eb7 +-.

Laburbilduz, pauso hauek jarraitu behar dira:
1) Erregea ondo kokatu behar da ahal den aurreren.
2) Dorreaz peoia babestu eta bultzatzeko prestatu behar da.
3) Erregea dorrearengana inguratuz denbora bat irabazi eta peoiaren bultzakadan lagundu.
4) Errege beltza gerturatzen denean ez zaio peoi azpian sartzen utzi behar behar bada dorreaz xake emanez.

Dena dela, estrategia honek ez du beti garaipena ziurtatzen. Cheron-en erregelak dioenez peoia zentrala edo alfilaren zutabekoa bada, peoiaren ilararen eta peoia eta erregearen arteko zutabe kantitatearen batura bost baino handiagoa izan behar da. Erregela hau geroago anpliatua izan zen: peoia zaldiaren zutabekoa bada batura sei baino handiagoa izan behar da. Peoia dorre zutabekoa bada ez dago erregelarik, eta gehienetan tablas izan ohi da.

Hala ere, alderdi desabantailatsuaren erregea edota gaztelua gaizki kokatuta badago, erregela ez bete arren partida irabaz daiteke.








Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here