Gazteluen amaierak (3)
Gaztelua eta peoia gazteluaren aurka
Alderdi desabantailatsuaren erregea horizontalki moztuta dagoenean.
Zuriaren txanda
Zuriak peoi bat gehiago du, eta errege beltzak ezingo du inola ere jokoan parte hartu. Hori dela eta, amaiera honek ez du irabazteko inolako zailtasunik.
1. Ga4 Zer axola du errege beltzak hirugarren ilara hartzea? Kontuan izan behar den gauza bakarra erregea peoiaren aurrean ez jartzea da. Horrela, inolako eragozpenik gabe gazteluak peoia aurreratzen laguntzen du. 1…Eb3 2. Ge4 Ec3 3. f4 Ed3 4. Ga4 Ec3 5. Ef3 Orain nahikoa da prozesua errepikatzea 5… Eb3 6. Ga5 Eb4 7. Ge5 Ec4 8. f5 Ee4 9. Ga5 Ec4 10. Ef4 Eb4 11. Ga6+- etab.
Mozketa hau, bertikala baina gutxiago eman ohi da. Hala ere, mozketa horizontala eraginkorragoa da kasu ia guztietan irabazten baita. Gainera, amaiera hau jakitea garrantzitsua da beste batzuetatik sarritan hona pasa daitekeelako. Bestela begira erregea bertikalki moztuta dagoen diagrama honi.
Beltzaren txanda
1… Ef2 Gaztelua erasopean dagoenez gero ezin da Gazteluen amaierak (2)n erabilitako pausorik jarraitu. Horregatik erregea horizotalki moztea da soluzio egokiena. 2. Ge5! +- eta lehen ikusi bezala partida irabazita dago.
Laburtuz, jarraitu beharreko pausuak hauek dira:
1) Gaztelua peoia baino ilara bat aurrerago kokatu.
2) Erregea gerturatzen bada ahalik eta gehien urrundu, ilara mantenduz.
3) Peoia lehenbizi eta ondoren erregea aurreratu.
4) Prozedura errepikatu erregea gazteluaren gainera bota dadin.
