Euskadi eta Xakea :: October :: 2005

October 26, 2005

Gipuzkoako kadete mailako txapelketa: 2. txanda

Atala: Berriak

Bigarren txanda ere jokatu da, eta lehiakortasunik ez dute galdu gipuzkoako gazteek. Tablas bakar bat izan da, Iban Retegi oiartzundarraren, ranking-ean lehena, eta Haritz Garro Eibartarraren artean. Dena dela, oraindik txanda ugari gelditzen dira eta ikusteko dago nola bukatuko ote den lehia. Momentuz, lehenengo postua elkarbanatzen Pablo Arizti, Erik Juez, Iñaki Elduayen, Diego Olmo, Juan Manuel Ruiz, Asier Etxagibel, Beñat Elduayen eta Julen Garro daude.

Hona hemen emaitzak:

Bizkaiako txapelketa absolutua: 1., 2. eta3. txandak

Atala: Berriak

Bizkaiako bakarkako txapelketa absolutua ere martxan da. Jada hiru txanda jokatu dira eta ez dago ezer garbi nork irabaziko duen. Hor doaz emaitzak.

Lehenengo txanda:

Bigarren txanda:

Hirugarren txanda:

Informazio gehiago
Ajedrez Vasco
Bizkaiako Xake Federazioa

October 25, 2005

Gipuzkoako txapelketa absolutua: 1. eta 2. txandak

Atala: Berriak

Gipuzkoako txapelketa absolutua hasi da, bi txanda jokatu direlarik. 29 jokalarik hartu dute parte aurtengo txapelketan.

Lehenengo txandako emaitzak:

Bigarren txandako emaitzak:

Momentuko sailkapena eta beste informazio gehiago lortzeko, sartu www.ajedrezvasco.com edo www.fgajedrez.org orrialdeetan.

October 22, 2005

Gipuzkoako kadete mailako txapelketa: 1. txanda.

Atala: Berriak

Jada hasi da gipuzkoako kadete mailako txapelketa. Joan zen igandean, urriaren 16an, jokatu zen lehenengo txanda. Txapelketa lehiakorra dirudi, lehenengo txandan berdinketarik eman ez da eta. Badirudi, gazte guztiak tituluaren bila dabiltzala. Hona hemen emaitzak:

Bigarren txandako parekatzeak Gipuzkoako Xake Federazioaren orrian aurki daitezke.

October 17, 2005

Peoien amaierak (1)

Atala: Amaierak

Triangulazioa

Zuriaren txanda

Zuriak peoi bat gehiago du, baina errege beltzak lauki kritikoak okupatzen ditu. Horregatik irabazteko bigarren peoi bat lortu behar da.

Bestalde, ez du balio 1. b6? itxuraz jokaldi logikoenak 1… Ea6!= rengatik. Horregatik denbora bat irabazi behar da errege beltza c7 laukian dagoenean b6+ jokatzeko.

1. Ec4
Errege beltzak ea zein lauki hautatzen duen itxaroten c5 edo d5 hartzeko
1… Eb6 2. Ed4!
alderdi beltza zugzwang-ean dago baina zuria ez. Horregatik denbora bat gal daiteke.
2… Ec7 3. Ed5! Eb7
edo 3… Eb6 4. Ed6 Eb7 5. Ec5 eta gauza bera da
4. Ec5 hasierako posizio bera lortzen, baina orain alderdi beltza da jokatzen duena
4… Ec7 5. b6+ Eb7 6. Eb5+-
bigarren peoia irabazten

Hau guztia lauki konjokatuaren teoriari esker esplika dateke. c5-b7 eta d5-c7 konjokatuta daude hau da erregeak lauki hauetan badaude, mugitzen duena zugzwang-ean dago.

Zuriak denbora galtzeko aukera du, c4 eta d4 laukietatik bi lauki konjokatuetara joan daitezkelako. Beltzak, berriz, ez c6 peoi zuriak kontrolatzen duelako eta b8 edo c8-ra joanez gero b6!-k balioko lukeelako.

October 16, 2005

San Luis 2005 xake mundiala amaitu da

Atala: Berriak

San Luiseko xake mundiala amaitu da, Veselin Topalov bulgariarra garaile delarik 10 punturekin. Anand eta Svidler ez dira gai izan irabazlea harrapatzeko 2. eta 3. postuan 8.5 punturekin amaituz.
Veselin  Topalov, mundialeko garailea
Amaierako sailkapena hau izan da:
1. GM Veselin Topalov 10.0
2. GM Viswanathan Anand 8.5
3. GM Peter Svidler 8.5
4. GM Alexander Morozevich 7.0
5. GM Peter Leko 6.5
6. GM Rustam Kasimdzhanov 5.5
7. GM Michael Adams 5.5
8. GM Judit Polgar 4.5

October 10, 2005

San Luis 2005 xake mundialak

Atala: Berriak

San Luisen jokatzen ari den mundialak mundu guztian ditu jarraitzaileak. Argentinako hiri hau, beraz, turistez beteta egongo da mundialak irauten duen bitartean, hau da, irailaren 27tik urriaren 16ra arte.

Mundialeko logotipoa

Txapelketan munduko jokalari hoberenetako zortzik hartuko dute parte:
GM Rustam Kasimdzhanov (UZB) 2670
GM Viswanathan Anand (IND) 2788
GM Veselin Topalov (BUL) 2788
GM Peter Leko (HUN) 2763
GM Michael Adams (ING) 2719
GM Alexander Morozevich (RUS) 2707
GM Peter Svidler (RUS) 2738
GM Judith Polgar (HUN) 2735.

Adams eta Kasimdzhanov partida ikertzen

12. txandaren ondoren sailkapena honako hau da bi txadaren faltan daudelarik:
1. GM Veselin Topalov 9.0
2. GM Peter Svidler 7.5
3. GM Viswanathan Anand 7.5
4. GM Alexander Morozevich 6.0
5. GM Peter Leko 5.0
6. GM Rustam Kasimdzhanov 5.0
7. GM Michael Adams 4.5
8. GM Judit Polgar 3.5

Informazio gehiago nahiz gero, sartu mundialaren web orrialde ofizialean (gaztelaniaz). Emaitzak txandaz txanda eta bestelako informazio askoz gehiago aurkitu ahal izango dituzue.

October 5, 2005

Damen amaierak (1)

Atala: Amaierak

Dama dorrearen aurka

Zuriaren txanda

Zuriak material abantaila handia du, baina peoirik ez dagoenez, dama gaztelua jatera behartuta dago partida irabazteko eta horrek gauzak piskat konplikatzen ditu. Dena dela, estrategia egokia erabiliz gero dorrea jan daiteke.

Bai erregea eta bai gaztelua ondo defendatuta daude txokoan eta dama gerturatuko balitz erregea itotzeko arriskua dago. Horregatik, gaztelua errgetik urruntzea da zuriaren helburua.

1. De4+
lehen esan bezala 1. Dh6? ez zen ona izango Gg6+-rengatik eta 2. Ef7-ri Gf6+! =
1… Eh8
edo Eg8 bost axola
2. Dh8+ Eh7
ez 2… Gg8 3. Dh1#-rengatik
3. De8!
hasierako posizio bera lortuz, diferentzia bakar batekin: beltzek mugitu behar dute eta ez dute gaztelua urrundu beste aukerarik. Adibidez 3… Ef8 4.Dh6 +-

Ikus ditzagun orain beltzaren aukerak:
a) 3… Gg8 4. Dh5#
b) 3… Gg4 4. Dh5+ +-
c) 3… Gg3 4. De4+ Eg8 5. Dc4+ Eh7 6. Dh4+ +-
d) 3… Gg2 4. De4+ +-
e) 3… Gg1 4. De4+ Eh8 5. Da8+ Eh7 6. Da7+ +-
f) 3… Gc7 4. De4+ Eg8 5. Dg2+ Eh8 6. Dh2+ +-
g) 3… Gb7 4. De4+ +-
h) 3… Ga7 4. De4+ Eg8 5. Dd5+ Eh7 6. Dh1+ Eg8 7. Dg1+ +-

October 4, 2005

Liburuak pgn formatoan

Atala: Besteak

Liburu interesgarri batzuk aurkitu ditut pgn formatoan. Problema bakarra gehienak ingeleraz daudela da. Dena den, gaur egun ia denok dakigunez ingelera, ez da oso eragozpen handia izango. Gainera, posizio askok ez dute espikaziorik, beraz, edonorentzat balio dute. Interesgarrienak hauek dira: (klik eginez jaitsi daitezke)

Pandolfiniren amaiera kurtsoa
Nire sistema (Aaron Nimzowitch)
Ikaslearen txokoa 1 2 eta 3,4,5
GMen sekretuak

Gehiago nahiz gero begiratu web orrialdean bertan. Asko daude.

October 3, 2005

Groseko irekia: Amaierako sailkapena

Atala: Berriak

Groseko irekia joan zen igandean, Urriak 3, amaitu zen Iñigo Argandoña garaile izan zelarik. Sailkapena hau izan zen:

1 FM Argandona Rivero, Iñigo 6 23½
2 WIM Vega Gutierrez, Sabrina 24
3 IM Barria, Daniel 23½
4 Acosta Garcia, Alfonso Carlos 23½
5 Sanz Perez, Eduardo 23½
6 WFM Gutierrez Castillo, Paloma 5 22
7 Galzagorri Uli, Yeray 5 22
8 Galarza Cenzano, Iñigo 5 17
9 Olaizola Ortega, Luis 21½
10 Hernandez Lopez, Daniel 19½
11 Alvarez Ponga, Hugo 19½
12 Calvo Tello, Gerardo 18
13 Zulaika Centeno, Ander 17
14 Hargues, Franck 16
15 Martin Alvarez, Inigo 15
16 Tung, Kai Ming 14
17 Ladron De Guevara, Fco Javier 4 19½
18 Fernandez Vallejo, Luis 4 18
19 Manso Marquez, Felix 4 18
20 Vega Gutierrez, Belinda 4 17
21 Estevez Pegenaute, Eduardo 4 10
22 Alvarado Fernandez, Mikel 17½
23 Salcedo, Marc 17
24 Lazkano Gaite, Tomas 15½
25 Salterain Gonzalez, Galder 14½
26 Rodriguez Cabrera, Fco Javier 14½
27 Zubia Aramburu, Mikel 13½
28 Guerrero Itarte, Alfredo 13
29 Iglesias Gonzalez, Veronica 12½
30 Lizaso Gastesi, Jose Maria 12
31 Izagirre Alzua, Aritz 10½
32 Tung, Siu Hung 3 14
33 Lauroba Elizaran, Fermin 3 13
34 Puga Senar, Fernando 3 12
35 Galarraga Lasa, Jon Gurutz 3 11
36 Espin Laborde, Jesus Mª 3 11
37 Irulegi Garmendia, Jose Antoni 3 9
38 Veras Sanz, Jose Antonio 3
39 Bareyre, Patrick 14
40 Moreno Romero, Ernesto 13
41 Juez Villar, Erik 12½
42 Retegi Comas, Iban 10½
43 Michaud, Stephane 10
44 Rodriguez Martin, Ander 10
45 Fosser, Gaspar 2 12
46 Hernandez Sanchez, Iñaki 2 7
47 Juaristi Izaga, Jose Ignacio 2 7
48 Garcia Nestar, Daniel 2 7
49 Aizpurua Zufiria, Iñaki 7
50 Botaya, Helios 7
51 Dominguez-Macaya Lopez, Ander 1 5
52 Urbieta Fernandez, Bingen 1 3
53 Otxoteko Gonzalez, Eñaut 1 3
54 Aramendia Zabaleta, Guillermo 1 2
55 FM Huesmann, Thomas 0 0
56 Francia, Andres 0 0
57 IM Yewdokimov, Oleg 0 0
58 Sebastiani Paoli, Ruben 0 0

Informazio gehiago Gipuzkoako Federazioaren Web-Orrialdean.








Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here