Euskadi eta Xakea :: Damen amaierak (1) :: October :: 2005

October 5, 2005

Damen amaierak (1)

Atala: Amaierak

Dama dorrearen aurka

Zuriaren txanda

Zuriak material abantaila handia du, baina peoirik ez dagoenez, dama gaztelua jatera behartuta dago partida irabazteko eta horrek gauzak piskat konplikatzen ditu. Dena dela, estrategia egokia erabiliz gero dorrea jan daiteke.

Bai erregea eta bai gaztelua ondo defendatuta daude txokoan eta dama gerturatuko balitz erregea itotzeko arriskua dago. Horregatik, gaztelua errgetik urruntzea da zuriaren helburua.

1. De4+
lehen esan bezala 1. Dh6? ez zen ona izango Gg6+-rengatik eta 2. Ef7-ri Gf6+! =
1… Eh8
edo Eg8 bost axola
2. Dh8+ Eh7
ez 2… Gg8 3. Dh1#-rengatik
3. De8!
hasierako posizio bera lortuz, diferentzia bakar batekin: beltzek mugitu behar dute eta ez dute gaztelua urrundu beste aukerarik. Adibidez 3… Ef8 4.Dh6 +-

Ikus ditzagun orain beltzaren aukerak:
a) 3… Gg8 4. Dh5#
b) 3… Gg4 4. Dh5+ +-
c) 3… Gg3 4. De4+ Eg8 5. Dc4+ Eh7 6. Dh4+ +-
d) 3… Gg2 4. De4+ +-
e) 3… Gg1 4. De4+ Eh8 5. Da8+ Eh7 6. Da7+ +-
f) 3… Gc7 4. De4+ Eg8 5. Dg2+ Eh8 6. Dh2+ +-
g) 3… Gb7 4. De4+ +-
h) 3… Ga7 4. De4+ Eg8 5. Dd5+ Eh7 6. Dh1+ Eg8 7. Dg1+ +-

1 Erantzun »

Hona bidali trackback erreferentziak: http://xake.blogsome.com/2005/10/05/damen-amaierak-1/trackback/

  1. kaixooo!!!

    Begi bistakoa da zure xake zaletasuna…
    Oso web dotorea eraiki duzu eta nabari da lanean ari zarela artikuluak idatzi eta idatzi. Nik xakeari buruz idea handirik ez badut ere espero dut jendea jolas honi buruz informazio bila web honetara etortzea oso ongi antolatua baitago.

    Erantzuna Alaitz(r)engatik — October 11, 2005 @ 19:49

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Utzi erantzuna

E-mail helbidea ematea derrigorrezkoa da baina ez da publikatuko. HTML onartzen da:


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:








Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here