Peoien amaierak (1)
Triangulazioa
Zuriaren txanda
Zuriak peoi bat gehiago du, baina errege beltzak lauki kritikoak okupatzen ditu. Horregatik irabazteko bigarren peoi bat lortu behar da.
Bestalde, ez du balio 1. b6? itxuraz jokaldi logikoenak 1… Ea6!= rengatik. Horregatik denbora bat irabazi behar da errege beltza c7 laukian dagoenean b6+ jokatzeko.
1. Ec4
Errege beltzak ea zein lauki hautatzen duen itxaroten c5 edo d5 hartzeko
1… Eb6 2. Ed4!
alderdi beltza zugzwang-ean dago baina zuria ez. Horregatik denbora bat gal daiteke.
2… Ec7 3. Ed5! Eb7
edo 3… Eb6 4. Ed6 Eb7 5. Ec5 eta gauza bera da
4. Ec5 hasierako posizio bera lortzen, baina orain alderdi beltza da jokatzen duena
4… Ec7 5. b6+ Eb7 6. Eb5+-
bigarren peoia irabazten
Hau guztia lauki konjokatuaren teoriari esker esplika dateke. c5-b7 eta d5-c7 konjokatuta daude hau da erregeak lauki hauetan badaude, mugitzen duena zugzwang-ean dago.
Zuriak denbora galtzeko aukera du, c4 eta d4 laukietatik bi lauki konjokatuetara joan daitezkelako. Beltzak, berriz, ez c6 peoi zuriak kontrolatzen duelako eta b8 edo c8-ra joanez gero b6!-k balioko lukeelako.
