Euskadi eta Xakea :: Gazteluen amaierak (4) :: November :: 2005

November 15, 2005

Gazteluen amaierak (4)

Atala: Amaierak

Gaztelua, peoi urrundua eta peoi batzuk gaztelua eta peoi batzuen aurka
Gaztelu erasotzailea peoi urrunduaren atzean kokatuta dagoenean

Zuriaren txanda

Zuriak peoi bat gehiago du eta gainera urrundua. Are gehiago, peoia zazpigarren ilaran dago eta gaztelu betzaren jokoa oso murriztua dago, ia nulua.

Errege beltzak b7 garaiz hartuko balu, berdinketa izango litzateke, baina kasu honetan ez du aukerarik bitartean errege zuriak erregearen aldeko peoiak jango bailituzke.

1. Ga6!
ez da beharrezkoa, baina erregearen jokoa murrizteak nahikoa abantaila ematen dio zuriari. Horregatik, posible bada komenigarria da aurkako erregea atzean mantzentzea
1… Ee7 2. Ee2 Ed7 3. Ed3 Ee7
Ec7-k ez du balio, lehen esan bezala errege zuriak beltzaren peoiak jango baititu. Adb: 3…Ec7 4. Ed4 Eb7 5. Ga4 Gxa7 6. Gxa7+ Exa7 8.Ee5+-
4. Ed4 Ed8
xakeak ez dute balio errege zuria b7-ra iritsiko litzatekeelako, gaztelu irabaziz 4… Gd8+ 5. Ec5 Gc8+ 6. Ed6 Gd8+ 7. Ec7 Ga8 8. Eb7+-
5. Ed5 Ed7 6. h3!kasu honetan ez da beharrezkoa baina beltzari jokaldi dilatorioak galaraztea beharrezkoa gerta daiteke peoiak trukatzea sahiesteko
6… h6 7. h4!
peoia jateak abantaila ematen dio zuriari baina horrela oraindik errazagoa da partida irabaztea
7… h5 8. Ga3!
orain errege beltza zugwang-ean dago eta errege zuriari bi alderdietako batera joaten utzi beharko dio
8… Ec7 9. Ee6 Eb7 10. Ef6 +- edo 8… Ee7 9. Ec6 Ee6 10. Eb7 +-

Zuriaren txanda

Posizio hau aurrekoaren antzekoa da, baina peoi urrundua laugarren ilaran dago. Dena dela, zailtasun tekniko gutxi sortzen ditu.

1. Ee2 Ee6 2. Ed3 Ed5 3.Ec3 Ec5 4. Ga2!
denbora galduz, zugwang-a aprobetxa daiteke
4… h6 5. h4!
5. h3-k ere balio du, baina 5… g5-en ostean peoi gutxi daude eta kontuz ibili behar da
5… h5 6. Ga1 Ec6 7. Eb4 Eb6 8. Ga3 Gd5
8… Ea6-ren aurka 9. Gd3-k gaztelua harrapatuta uzten du: 9… Eb6 10. Gd6+ Ec7 11. Exa5 Exd6 12. Eb6+-
eta 8… Ga8-ren aurka, berriz, 9. a5+ lehengo prozesua errepikatuz
9. a5+ Ea6 10. Ec4 Gd2 11. Ec5 Gd1 12. Gd3! Gg2
gazteluak aldatuz gero erregearen alderdiko peoiak irabaziko lituzke zuriak
13. Gd6+ Exa5 14. Gxg6 +-
beste bi peoi beltzak arazorik gabe eroriko dira

Erantzunik ez »

Hona bidali trackback erreferentziak: http://xake.blogsome.com/2005/11/15/gazteluen-amaierak-5/trackback/

Oraingoz erantzunik ez.

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Utzi erantzuna

E-mail helbidea ematea derrigorrezkoa da baina ez da publikatuko. HTML onartzen da:


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:








Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here