Kasparov eta Fronte Zibil Batua
Errusiar Lege Ministerioak Garry Kasparov burutzat duen erakunde sozial interregionala legez ezarri du. Fronte Zibil Batuak bi milatik gora kide ditu berrogei errusiar erregiotan.

Kasparov-ek maiatzean, bere frontearen sorrera iragarri zuen egunean, esan bezala “Errusian demokrazia elektorala babesteko balioko du. Fronte Zibil Batua ez dugu ‘fronte’ hitza gogoko dugulako sortu, baina autoritateek gerra deklaratzen badigute, erantzungo diogu nolabait.”
Fronteko bozeramaileak are gehiago erantsi zuen: “Ez dago Vladimir Putin-en erregimenari oposizioan bakarrik, gainera, ez dugu egungo erregimena legitimotzat onartzen. Putin ez zen hautatua izan, bere burua presidente izendatu zuen, boterea manipulazio publikoari esker lortuz, teknologia ziniko eta ankerrenaren laguntzaz: Chechnya-ko gerratea.
Hori dela eta, frontearen helburua putinen boterea gainditzea da.
ChessManiac News-etik hartutako eta moldatutako informazioa
Information taken from ChessManiac News
