Euskadi eta Xakea :: December :: 2005

December 15, 2005

Damen amaierak (2)

Atala: Amaierak

Dama, peoi urrundua eta peoi batzuk dama eta peoi batzuen aurka
Peoi urrundua bostgarren ilaran blokeatuta dagoenean

Peoia bostgarren ilaran egotea nahikoa da alderdi beltzari defentsa pasiboak balio ez diezaion.
Kasu horretan garaipena erraza nola lortu jakinez gero, noski.

1. De5
zuriak dama b6-ra eraman nahi du, baina, xakeak sahiestuz, f3 jokatuz gero berdinketa izango bailitzateke
1… h5 2. h4!
erregearentzat h2 libratuz
2… Eh7 3. Dd5 Eg7 4. Dd4+ Eh7 5. Db6 De2 6. a6
errege zuria babesean dago
6… Dd1+ 7. Eh2 Dd5 8. a7 Df3
orain irabaztea erraza da, dama a2-ra eramanez
9. Db2! Dd5 10. Da2 Da8 11. Eg1!
beharrezkoa da jokaldi hau, bestela Da6 eta Db6 jokatu ondoren Df3!-k balioko lukeelako
11… Eg7 12. Da6 Eh7 13. Db6
eta ezin da ezer egin Db8 sahiesteko errege zuria g1-en dagoelako

Beraz, peoia bostgarren ilaran badago, garaipenak erraza da:
1) g3 eta h4 jokatu xakeak sahiesteko
2) Dama b6-ra eraman peoiaren babesa askatu gabe
3) Peoia a7-raino eraman
4) Dama b2-tik a2-ra eraman (Db8 sahiestu badu noski) Da8 probokatuz
5) Erregearen posizioa hobetu g1-era mugituz
6) Dama b8-ra eraman a6-b6-ren bidez

Horrelako amaierei buruz gehiago jakin nahi baduzue, egin klik hemen. Dena dela, oraindik gehiago nahi baduzue Jon Speelmanen Preparación de Finales liburua gomendatzen dut.








Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here