Euskadi eta Xakea :: February :: 2006

February 27, 2006

XXIII. Linares Hiria - Morelia 2006

Atala: Berriak


XXIII. Linares Hiria - Morelia 2006

Aurtengo Linares-ko txapelketa famatua ez da Linaresen bakarrik jokatu, orain arte egin den bezala. Lehenengo zatia Morelia hiri mexikarrean ospatu da, emaitzak hauek direlarik:

Partehartzaileak

1 2 3 4 5 6 7 8 Guztira
1 Peter Leko * ½ ½ 1 1 1 ½ ½ 5
2 Levon Aronian ½ * 1 0 1 ½ ½ 1
3 Peter Svidler ½ 0 * 0 ½ 1 1 1 4
4 Vassily Ivanchuk 0 1 1 * ½ ½ 0 ½
5 Teimour Radjabov 0 0 ½ ½ * ½ 1 1
6 Francisco Vallejo 0 ½ 0 ½ ½ * 1 ½ 3
7 Veselin Topalov ½ ½ 0 1 0 0 * ½

Partida interesgarri oro egon direnez, ikusteko aukera duzue hemen inolako zailtasunik gabe.

February 10, 2006

A21 bonbardeatua

Atala: Berriak

Azken egunotan EDAMIren ajedrez21 serbitzaileak problemak izan ditu. Dirudienez, norbait beraien iturburu kodea bonbardeatzen ari da eta horrek arazo asko ekarri ditu, batez ere VIP sozio zirenentzat, ordaindutako hilabeteak zituztelako. Dena dela, soluzio bat aurkitu dute jada eta ICCren serbitzailean jarri omen dute, VIPei lau hilabete extra eskainiz. Hala ere, ajedrez.educared.net-en ere joka daiteke xakean (hau ere EDAMIrena da) eta ajedrez 21en ia identikoa da, bi diferentzia nabarmenekin: VIPik ez dagoela denek txapelketetan parte hartu ditzaketelarik; eta xakeko beste modalitaterik ez dagoela beraz xakea estadu puruan joka ahal daiteke.

Besterik gabe internet bidez xakean jokatzen jarrai dezakegula adierazi nahi dizuet.

Ajedrez 21 eta ICC

February 2, 2006

Partiden Bisorea Martxan!!!

Atala: Besteak

Hemendik aurrera web orrialdean partidak online ikusteko aukera aparta izango duzue. Adibidez, Corus Chess txapelketakoak hemen klik eginez. Gainera, norbaitek bere partidaren bat publikatzea nahiko balu ez dut inolako eragozpenik eta oker ez banago behintzat, komentarioak izan ditzakete zeinu arrarorik erabiltzen ez den bitartean!!! Animatu zaitezte eta hartu parte euskal xake munduan.








Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here