Euskadi eta Xakea :: March :: 2006

March 31, 2006

Kasparov bezala jokatu nahi???

Atala: Besteak

March 27, 2006

Kasparov-ek Accoona bilatzailea inauguratu du.

Atala: Berriak

Estatubatuar eta txinatarrek eraiki duten bilatzaile berria, Accoona, inauguratu du Kasparovek. Zioenez, ziberespazioan ibiltzeko aukera bikaina da. Aukera berriak ematen dizkigu gainera, esaterako:
* hitz batzuk indartu esaldietan
* nahi duzun naziotako informaziora muga daiteke bilaketa
* nahi media motatako informazioa eskuratu (textua, argazkiak, bideoak…)
Bestalde akronimoak ulertzeko eta sinonimoak bilatzeko gai da (hizkuntza batzuetan, noski).

Ea zer moduzko bilatzailea asmatu duten!?

Accoonaren logotipoa

Mahai jokoak

Atala: Besteak

Ez da xake jokoa baina buruari eman behar zaio ordenagailuari irabazteko. Probatu.

March 20, 2006

Xake umoretsua

Atala: Besteak

Guk ere etorkizunean horrela jokatuko al dugu xakean???

March 15, 2006

XXIII. Linares Hiria - Morelia 2006 (2)

Atala: Berriak


XXIII. Linares Hiria - Morelia 2006

Linares-en jokatu den zatia ere jada amaitu da. Levon Aronian armeniarrak irabazi du 8.5 punturekin. Harrigarria da Topalov-ek egin duen aktuazioa bigarren zati honetan. 7tik 5.5 lortu ditu eta bigarren amaitu du (azken zihoan lehen zatiaren amaieran) 8 punturekin. Hau da sailkapena:

Sailkapena

Partidak ikusteko egin klik hemen.

March 14, 2006

Xakeko arau basikoak

Atala: Arauak

Txikitxokoa-koei zin egin nienez gero, txikiek xakean ikasteko arau basikoak blogean zintzilikatuko ditut, ea gero eta gazte gehiago hasten den kirol apart honetan jokatzen, denbora librean soilik bada ere.

HELBURUA
Hasteko, xake taula baten atzean dagoen helburura joko dugu. Partida bat irabazteko aurkako erregeari xake mate eman behar zaio, hau da, bai erregea dagoen laukia zein bere ihesbide direnak aurkariaren piezek kontrolatuta edo bere piezek oztopaturik egon behar dira. Bestalde, ezin daiteke inolako jokaldirik egon, xakea oztopatu edota xakea ematen duen pieza jaten duena. Kasu honetan xake mate eman duenak irabaziko du partida eta besteak galdu. Inolako xake materik ezin bada eman, itotzea barne, partida tablas-en bukatuko da, hots, berdinketa.

PIEZEN MUGIMENDUAK
Bestalde, pieza bakoitzak mugimendu propioa du, bakoitzak besteen desberdina egiten duena.
Peoia: Aurreraka mugitzen da beti, jateko izan ezik diagonalean jaten baitu. Bai mugitzeko zein jateko lauki bakarra mugitzen da. Hala ere, peoiaren lehenengo mugimendua bada bi lauki mugitzeko aukera du. Zortzigarren ilarara iritsiko balitz, koroatu eta beste edozein piezatan (erregea ez) bilaka daiteke.
Zalduna: L itxurako mugimendua du (bi lauki horizontalean eta bat bertikalean edo alderantziz). Beste piezak salta ditzakeen pieza bakarra da.
Alfila: Pieza hau diagonalean mugitzen da. Nahi adina lauki mugi daiteke, bai aurrera bai atzera.
Gaztelua: Gaztelua horizontalean zein bertikalean mugi daiteke nahi adina lauki.
Dama: Dama jokoko piezarik boteretsuena da. Bai alfila bezala zein gaztelua bezala mugi daiteke, hau da, horizontalean, bertikalean eta diagonalean nahi adina lauki.
Erregea: Dama bezala mugitzen da baina lauki bakarra txanda bakoitzean.

JATEA
Aurkariaren piezak jateko, jokaldi legal bat bezala mugituko dira piezak, jandako pieza taulatik kenduz eta lauki horretan beste pieza, mugimendu normal batean bezala jarriz.

JOKALDI BEREZIAK
Xakean bi jokaldi berezi existitzen dira: enrokea eta igarotzean harrapatzea.
Enrokea: Xede bezala erregea defendatzea eta gaztelua erraz aktibatzea du. Enrokatzeko hiru kondizio bete behar dira: erregea ezin da xakean edo xake matean egon, erregearen bidea ezin da piezez oztopatuta edo aurkariarenez kontrolatuta eta erregeak eta erabili behar den gazteluak ezin dute aurrez mugitu. Enrokatzeko erregea bi lauki mugituko da eta gaztelua bere albora. Bi aldeetara enroka daiteke horrela:
Enrokea
Igarotzean harrapatzea: Jokaldi hau peoiek bakarrik egin dezakete eta bostgarren ilaran badago eta alboko zutabeko peoi aurkari batek bi lauki mugitzen badu, peoiak peoi aurkaria jan ahalko du. Kasu honetan, jan ondoren ez da peoi aurkariaren laukia hartzen, seigarren ilarako kontrolatua baizik.

XAKEA
Xakeak erregea mehatxatzen duten jokaldiak dira. Erregea galdu ezin denez, xakeak derrigorrez babestu behar dira eta ezin da enrokea erabili horretarako. Beraz, erregea mugitu, xake ematen duen pieza jan edo bien tartean beste pieza bat jarri behar da.

XAKE MATEA
Xakea jasaten badu eta ezin bada sahiestu (goiko pausuak) xake matea izango da eta eman duenak partida irabaziko du.

ITOTZEA
Erregea ez badago xakean eta ezin bada piezarik mugitu itotzea ematen da. Itotzea berdinketa da beraz ez zaio komeni hobe dagoen jokalariari beste erregea itotzea.

PIEZEN BALIOA
Pieza batzuk besteak baino boteretsuagoak direnez, komenigarria da boteretsuak harrapatzea besteen truke. Hau da gutxi gora-behera piezen balioa:
Peoia–> 1
Zalduna–> 3
Alfila–> 3
Gaztelua–> 5
Dama–> 10

Hau da xakean jokatzen hasteko jakin beharreko guztia. Guztioi kirol honetan jokatzea gomendatzen dizuet. Ea gero eta jende gehiago dagoen xakean jokatzen dakiena!!








Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here