Euskadi eta Xakea :: May :: 2006

May 30, 2006

XXVIII “San Martin de Loinaz” txapelketa internazionala

Atala: Berriak

Igande honetan Alfil xakelari elkarteak Beasainen antolatutako blitz partiden txapelketa ospatu da. Bertan hamaika taldek hartu dute parte Euskadiko onenetakoak ere izan zirelarik, tituludun jokalariak izan baitziren, eta blitz partidetan oso ongi jokatzen duten beste asko ere. Bi jubenil eta kadete batek ere jokatu zuten (Asier Lakunza, Iñigo Martin eta Diego Olmo) txapelketan. Oso giro hona izan zen Beasainen gosaria, partidak eta bazkaria zirela eta. Fomentok irabazi zuen Grosek jarraitu zuelarik bi puntura.

  1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 P
1. Fomento * 2 3 2 4 2 2.5 2.5 4 4 4 30
2. Gros 2 * 1.5 1.5 3 3 4 3 4 4 2 28
3. Orvina 1 2.5 * 2 3 2.5 1 3 3.5 4 3 25.5
4. Easo 2 2.5 2 * 3 2 2 3 3 3 3 25.5
5. Tolosa 0 1 1 1 * 2 3 2 4 3 3.5 20.5
6. Baiona 2 1 1.5 2 2 * 0.5 2 3 3 2.5 19.5
7. Fortuna 1.5 0 3 2 1 3.5 * 2 1.5 1 3 18.5
8. Zornotza 1.5 1 1 1 2 2 2 * 1.5 3 3 18
9. Alfil 0 0 0.5 1 0 1 2.5 2.5 * 2 3 12.5
10. Logroño 0 0 0 1 1 1 3 1 2 * 2.5 11.5
11. Eibar 0 2 1 1 0.5 1.5 1 1 1 1.5 * 10.5

Fomentoko kapitaina trofeoa eta txapela jasotzenAlfil eta Easo taldeak elkarren artean jokatzen

May 29, 2006

Groseko udaberriko irekia

Atala: Berriak

Lau txanda jokatu ondoren, txapelketa honek espero zen bidea ez du hartu, Iñigo Argandoñak tablas bat egin baitzuen (4. txanda) eta Elvis Hernandezek partida bat galdu (3. txanda), biek Ander Zulaikaren aurka, forma ezinhobean dabilen Zarautzeko jubenila. Lau punturekin hiru pertsona daude, Juan Ignacio Alonso, Roberto Pinilla eta Iñigo Martin. Hiru eta erdirekin, Iñigo Argandoña, Ander Zulaika, Alain Darrigues eta Jon Kuendek jarraitzen dituzte liderrak eta hirurekin beste askok.

Ez dago ezer argi nork irabaz dezakeen txapelketa hau eta are gutxiago sorpresa gehiago badago. Ea zer gertatzen den azken hiru txandetan.

Informazio gehiago Swiss Managerrean.

May 15, 2006

Groseko udaberriko irekia

Atala: Berriak

Bi txanda ospatu dira iada eta lehiakortasuna ezin uko txapelketa honi. Oraingoz, faboritoak daude buru, bi partidak irabaziz. Azken txanda honetako sorpresa Galder izan da Eduri irabazi baitzion laugarren mahaiean onenen artean jarraituz (segi horrela!). Oraingoz bi punturekin 14 jokalari daude, beraien artean Iñigo Argandoña, Juan Ignacio Alonso, Elvis Hernandez, Fco. Javier Ladron de Guevara, Felix Manso, hiru jubenil, Iñigo Martin, Ander Zulaika eta Galder Salterain, eta beste batzuk daudelarik.

Hirugarren txandan oraindik ez dute faboritoek beraien artean jokatzen, baina, sorpresaren bat egotea ez litzateke hain harrigarria izango.
Nik jubenilengatik apostu egiten dut eta animo berezi bat opa diet guztiei.

Txandakako emaitzak, parekatzeak, sailkapenak eta abar ikustekotan bisitatu Swiss Manager-eko atala.

lasai, benetan ez da horrela xD

May 10, 2006

Globo gehiago

Atala: Besteak

Hemen globoen beste joko bat. Hala ere, ezin izan dut orrialdean publikatu, beraz, egin klik irudian.

Blobtwist

P.D.: Erik ea errekorra batitzen duzun, jeje.








Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here