Euskadi eta Xakea :: Besteak

May 10, 2006

Globo gehiago

Atala: Besteak

Hemen globoen beste joko bat. Hala ere, ezin izan dut orrialdean publikatu, beraz, egin klik irudian.

Blobtwist

P.D.: Erik ea errekorra batitzen duzun, jeje.

April 3, 2006

Gipuzkoako taldekako ligak

Atala: Besteak

Gipuzkoako taldekako ligak amaitu dira jada. Lehia handiaren ondoren horrela geratu dira sailkatuta gipuzkoar taldeak:

Preferente

1. maila

2. maila

3. maila

Hau dela eta, kategoriaz igo eta jaisten diren taldeak hauek dira:
Euskal Ligara -> Gros B igoko da.
Preferentera -> Deba, Mundarro eta Baiona A igoko dira.
Lehengo mailara -> Hondarribia-Marlaxka, Billabona A, Hernani A eta Eibar A jaitsiko dira. Fortuna B, Fortuna C eta Añorga A igoko dira.
Bigarren mailara -> Gros D, Zarautz C, Gros E eta Elgoibar jaitsiko dira. La Salle C, Fomento-Beraun D eta La Salle B igoko dira.
Hirugarren mailara -> Idiazabal B, Gros G eta Fortuna D jaitsiko dira.

March 31, 2006

Kasparov bezala jokatu nahi???

Atala: Besteak

March 27, 2006

Mahai jokoak

Atala: Besteak

Ez da xake jokoa baina buruari eman behar zaio ordenagailuari irabazteko. Probatu.

March 20, 2006

Xake umoretsua

Atala: Besteak

Guk ere etorkizunean horrela jokatuko al dugu xakean???

February 2, 2006

Partiden Bisorea Martxan!!!

Atala: Besteak

Hemendik aurrera web orrialdean partidak online ikusteko aukera aparta izango duzue. Adibidez, Corus Chess txapelketakoak hemen klik eginez. Gainera, norbaitek bere partidaren bat publikatzea nahiko balu ez dut inolako eragozpenik eta oker ez banago behintzat, komentarioak izan ditzakete zeinu arrarorik erabiltzen ez den bitartean!!! Animatu zaitezte eta hartu parte euskal xake munduan.

January 10, 2006

Magia hutsa

Atala: Besteak

Ba al dakizue nola eramaten diren gaur egun esne kontsumoa bultzateko kanpainak aurrera? Galdetu bada Victor Korchnoiri!!!


December 2, 2005

Xake adikzio testa

Atala: Besteak

Nork esan zuen xakea eta umorea ezin zirela batera ikusi? Ba honek oker zegoela demostratzen du. Hona hemen J’adoube… the off-center knight-en aurkitu eta euskaratu dudan adikzioa neurtzeko testa.

Xakeari adikzioa al diozu? Jende askok planteatu du egoera baina ez dira gai izan jakiteko. Ba Xake Abusu Kontzilioak test bat idatzi du xakearen adikzioa neurtzeko.

1. Aurkitzen al duzu zure burua xakean pentsatzen behin baino gehiagotan orduro?
2. Noizbait gelditu al zara lurreko baldosei begira eta xake taula bat imaginatu?
3. Polgar ahizpak berotzen al zaituzte eta Heidi Klume ongi besterik ez dagoela uste al duzu?
4. Pentsatu al duzu zure etxea zuri beltzez koloreztatzea?
5. Noizbait egin al duzu entzuten ari zaren itxura baina itsu xake partida jokatzen egon burua gora-behera mugitzen duzun bitartean?
6. Aldatu al duzu sexua xake irekierengatik? Adibidez, esan al diozu inoiz bikoteari " Gaur zerbait narratsa probatzea gustatuko litzaidake. Zer moduz Damaren Ganbitoa?"
7. Egiten al duzu amets xakearekin?
8. Aireportuan zaudela E4 atetik joan behar duzula esaten dizutenean, erantzun al duzu e5! noizbait?
9. Ba al dakizu Hikaru Nakamura nor den eta Tiger Woods ez?
10. Bidaiatzen al duzu atzerrira parke batean eseri eta ezezagunei xakean jokatzearen truke ordaintzera?

Bost baiezko eman badituzu kontuz ibili ertzean baitzabliltza.

Zazpi badira, berriz, laguntza profesionala behar duzu. 6. baietz erantzun baduzu batez ere!

je, je!!

October 4, 2005

Liburuak pgn formatoan

Atala: Besteak

Liburu interesgarri batzuk aurkitu ditut pgn formatoan. Problema bakarra gehienak ingeleraz daudela da. Dena den, gaur egun ia denok dakigunez ingelera, ez da oso eragozpen handia izango. Gainera, posizio askok ez dute espikaziorik, beraz, edonorentzat balio dute. Interesgarrienak hauek dira: (klik eginez jaitsi daitezke)

Pandolfiniren amaiera kurtsoa
Nire sistema (Aaron Nimzowitch)
Ikaslearen txokoa 1 2 eta 3,4,5
GMen sekretuak

Gehiago nahiz gero begiratu web orrialdean bertan. Asko daude.

September 30, 2005

Orrialde berria

Atala: Besteak

Denbora asko daramaten berriak eta amaierak kentzen hasi behar naiz. Dena dela, amaierak eta sarean jar ditzakedan antzeko artikuluak orritan sailkatuko ditut, horrela ez ezabatzeko. Gazteluen amaieren orria jada martxan da. Hara abiatzeko nahikoa da hemen edo loturetan klik egitea.

 •  Zaharragoak »»







Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here