Euskadi eta Xakea :: Berriak

June 24, 2006

Groseko Udaberriko Irekia Juan Ignacio Alonsorentzat

Atala: Berriak

Joan zen larunbatean amaitu zen Groseko Udaberriko irekia eta Juan Ignacio Alonso izan zen garaile azkeneko txandan Asier Lakunza jubenilari irabaziz eta 6,5 punturekin amaituz.
Bere ostean Iñigo Argandoña, Roberto Pinilla, Elvis Hernandez eta Felix Manso gelditu ziren 5,5ekin eta 5 punturekin berriz, Ander Zulaika, Iñigo Martin, Fran Ladron de Guevara, Asier Lakunza, Kai Ming Tung, Jean Paul Tholey, Eduardo Sanz eta Ignacio Jaumandreu.
Aipatzekoa hiru jubenil hauen txapelketa: Anderrek Elvisi irabazi zion eta Argandoñarekin berdindu; Iñigok Felix Mansori irabazi zion, besteak beste; eta Asierrek Kai Ming Tungi irabaztea lortu zuen hirurak bost punturekin amaitu zutelarik.
Informazio guztia Swiss Managerrean eta argazkiak fgajedrez orrialdean.

May 30, 2006

XXVIII “San Martin de Loinaz” txapelketa internazionala

Atala: Berriak

Igande honetan Alfil xakelari elkarteak Beasainen antolatutako blitz partiden txapelketa ospatu da. Bertan hamaika taldek hartu dute parte Euskadiko onenetakoak ere izan zirelarik, tituludun jokalariak izan baitziren, eta blitz partidetan oso ongi jokatzen duten beste asko ere. Bi jubenil eta kadete batek ere jokatu zuten (Asier Lakunza, Iñigo Martin eta Diego Olmo) txapelketan. Oso giro hona izan zen Beasainen gosaria, partidak eta bazkaria zirela eta. Fomentok irabazi zuen Grosek jarraitu zuelarik bi puntura.

  1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 P
1. Fomento * 2 3 2 4 2 2.5 2.5 4 4 4 30
2. Gros 2 * 1.5 1.5 3 3 4 3 4 4 2 28
3. Orvina 1 2.5 * 2 3 2.5 1 3 3.5 4 3 25.5
4. Easo 2 2.5 2 * 3 2 2 3 3 3 3 25.5
5. Tolosa 0 1 1 1 * 2 3 2 4 3 3.5 20.5
6. Baiona 2 1 1.5 2 2 * 0.5 2 3 3 2.5 19.5
7. Fortuna 1.5 0 3 2 1 3.5 * 2 1.5 1 3 18.5
8. Zornotza 1.5 1 1 1 2 2 2 * 1.5 3 3 18
9. Alfil 0 0 0.5 1 0 1 2.5 2.5 * 2 3 12.5
10. Logroño 0 0 0 1 1 1 3 1 2 * 2.5 11.5
11. Eibar 0 2 1 1 0.5 1.5 1 1 1 1.5 * 10.5

Fomentoko kapitaina trofeoa eta txapela jasotzenAlfil eta Easo taldeak elkarren artean jokatzen

May 29, 2006

Groseko udaberriko irekia

Atala: Berriak

Lau txanda jokatu ondoren, txapelketa honek espero zen bidea ez du hartu, Iñigo Argandoñak tablas bat egin baitzuen (4. txanda) eta Elvis Hernandezek partida bat galdu (3. txanda), biek Ander Zulaikaren aurka, forma ezinhobean dabilen Zarautzeko jubenila. Lau punturekin hiru pertsona daude, Juan Ignacio Alonso, Roberto Pinilla eta Iñigo Martin. Hiru eta erdirekin, Iñigo Argandoña, Ander Zulaika, Alain Darrigues eta Jon Kuendek jarraitzen dituzte liderrak eta hirurekin beste askok.

Ez dago ezer argi nork irabaz dezakeen txapelketa hau eta are gutxiago sorpresa gehiago badago. Ea zer gertatzen den azken hiru txandetan.

Informazio gehiago Swiss Managerrean.

May 15, 2006

Groseko udaberriko irekia

Atala: Berriak

Bi txanda ospatu dira iada eta lehiakortasuna ezin uko txapelketa honi. Oraingoz, faboritoak daude buru, bi partidak irabaziz. Azken txanda honetako sorpresa Galder izan da Eduri irabazi baitzion laugarren mahaiean onenen artean jarraituz (segi horrela!). Oraingoz bi punturekin 14 jokalari daude, beraien artean Iñigo Argandoña, Juan Ignacio Alonso, Elvis Hernandez, Fco. Javier Ladron de Guevara, Felix Manso, hiru jubenil, Iñigo Martin, Ander Zulaika eta Galder Salterain, eta beste batzuk daudelarik.

Hirugarren txandan oraindik ez dute faboritoek beraien artean jokatzen, baina, sorpresaren bat egotea ez litzateke hain harrigarria izango.
Nik jubenilengatik apostu egiten dut eta animo berezi bat opa diet guztiei.

Txandakako emaitzak, parekatzeak, sailkapenak eta abar ikustekotan bisitatu Swiss Manager-eko atala.

lasai, benetan ez da horrela xD

April 24, 2006

Euskadiko Sub 16 eta Sub 18 txapelketak

Atala: Berriak

Euskadiko txapelketetak jokatu dira joan den astean, 18tik 22ra, Eibarko Unibertsitate Laboralean. Oso giro ona egon da han izan ginen partehartzaile, arduradun eta federazioetako errepresentanteen artean. Egunean bat edo bi partida jokatu ez ezik denbora librea ere bagenuen hitz egin, partidak prestatu edo pintxetak jokatzeko. Gainera, ordenagailu gela bat ere bagenuen (internetekin) gure eskuetara. Txapelketak oso lehiatsuak izan ziren azken txandara arte, bi bizkaiatarrek, Bruno Villanueva (sub 16) eta Sergio Trigo (Sub 18), irabazi zituztelarik. Sailkapenak honakoak izan ziren:

Sub 16-> Sistema suizoan jokatu da.
1. Bruno Villanueva 5
2. Iban Retegi 4.5
3. Alvaro Diaz 4
4. Aritz Zabala 3.5
5. Alberto Garcia 3.5
6. Diego Olmo 3.5
7. Erik Juez 3.5
8. Mikel Zubizarreta 3
9. Sergio Fernandez 3
10. Jon Ander Gonzalez 3
11. Nekane Cuetos 3
12. Imanol Martinez 3
13. Haritz Garro 3
14. Helene Alberdi 2.5
15. Carlota Castanera 2
16. Pablo Arizti 2
17. Julen Garro 2
18. Eider Velasco
Sub 18-> Round Robin sisteman jokatu da.
1. Sergio Trigo
2. Iñigo Martin
3. Jon Angulo
4. Ander Zulaika
5. Igor Villalta
6. Paula Camara
7. Asier Lakunza
8. Iraitz Mauleon
9. Diego Gutierrez
10. Jon Gomez
11. Andrea Garcia

Partehartzaileak
Erralek flickr-en publikatutako argazkiak ikusteko egin klik hemen.

March 27, 2006

Kasparov-ek Accoona bilatzailea inauguratu du.

Atala: Berriak

Estatubatuar eta txinatarrek eraiki duten bilatzaile berria, Accoona, inauguratu du Kasparovek. Zioenez, ziberespazioan ibiltzeko aukera bikaina da. Aukera berriak ematen dizkigu gainera, esaterako:
* hitz batzuk indartu esaldietan
* nahi duzun naziotako informaziora muga daiteke bilaketa
* nahi media motatako informazioa eskuratu (textua, argazkiak, bideoak…)
Bestalde akronimoak ulertzeko eta sinonimoak bilatzeko gai da (hizkuntza batzuetan, noski).

Ea zer moduzko bilatzailea asmatu duten!?

Accoonaren logotipoa

March 15, 2006

XXIII. Linares Hiria - Morelia 2006 (2)

Atala: Berriak


XXIII. Linares Hiria - Morelia 2006

Linares-en jokatu den zatia ere jada amaitu da. Levon Aronian armeniarrak irabazi du 8.5 punturekin. Harrigarria da Topalov-ek egin duen aktuazioa bigarren zati honetan. 7tik 5.5 lortu ditu eta bigarren amaitu du (azken zihoan lehen zatiaren amaieran) 8 punturekin. Hau da sailkapena:

Sailkapena

Partidak ikusteko egin klik hemen.

February 27, 2006

XXIII. Linares Hiria - Morelia 2006

Atala: Berriak


XXIII. Linares Hiria - Morelia 2006

Aurtengo Linares-ko txapelketa famatua ez da Linaresen bakarrik jokatu, orain arte egin den bezala. Lehenengo zatia Morelia hiri mexikarrean ospatu da, emaitzak hauek direlarik:

Partehartzaileak

1 2 3 4 5 6 7 8 Guztira
1 Peter Leko * ½ ½ 1 1 1 ½ ½ 5
2 Levon Aronian ½ * 1 0 1 ½ ½ 1
3 Peter Svidler ½ 0 * 0 ½ 1 1 1 4
4 Vassily Ivanchuk 0 1 1 * ½ ½ 0 ½
5 Teimour Radjabov 0 0 ½ ½ * ½ 1 1
6 Francisco Vallejo 0 ½ 0 ½ ½ * 1 ½ 3
7 Veselin Topalov ½ ½ 0 1 0 0 * ½

Partida interesgarri oro egon direnez, ikusteko aukera duzue hemen inolako zailtasunik gabe.

February 10, 2006

A21 bonbardeatua

Atala: Berriak

Azken egunotan EDAMIren ajedrez21 serbitzaileak problemak izan ditu. Dirudienez, norbait beraien iturburu kodea bonbardeatzen ari da eta horrek arazo asko ekarri ditu, batez ere VIP sozio zirenentzat, ordaindutako hilabeteak zituztelako. Dena dela, soluzio bat aurkitu dute jada eta ICCren serbitzailean jarri omen dute, VIPei lau hilabete extra eskainiz. Hala ere, ajedrez.educared.net-en ere joka daiteke xakean (hau ere EDAMIrena da) eta ajedrez 21en ia identikoa da, bi diferentzia nabarmenekin: VIPik ez dagoela denek txapelketetan parte hartu ditzaketelarik; eta xakeko beste modalitaterik ez dagoela beraz xakea estadu puruan joka ahal daiteke.

Besterik gabe internet bidez xakean jokatzen jarrai dezakegula adierazi nahi dizuet.

Ajedrez 21 eta ICC

January 30, 2006

Corus Chess 2006 - Wijk aan Zee

Atala: Berriak
Corus Chess 2006 - Wijk aan Zee

Wijk aan Zeen jokatu den txapelketa amaitu da eta irabazle Vesselin Topalov suertatu da Viswanathan Anand-ekin batera lehenengo postuan 9 punturekin amaituz. Hauek dira beraien arteko emaitzak:


    1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 Guztira
1 L. van Wely   ½ ½ 0 ½ ½ 1 ½ 0 1 0 ½ ½ ½ 6
2 S. Mamedyarov ½   ½ ½ ½ 0 0 ½ ½ 0 0 ½ ½ ½ 4.5
3 S. Tiviakov ½ ½   ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ 1 ½ 0 ½ 6.5
4 V. Topalov 1 ½ ½   ½ 1 1 ½ ½ ½ 1 0 1 1 9
5 B. Gelfand ½ ½ ½ ½   ½ ½ ½ 0 ½ 0 1 1 1 7
6 S. Karjakin ½ 1 ½ 0 ½   ½ 0 0 ½ 1 ½ 1 1 7
7 L. Aronian 0 1 ½ 0 ½ ½   0 ½ ½ 1 ½ ½ 1 6.5
8 V. Ivanchuk ½ ½ ½ ½ ½ 1 1   0 ½ 1 0 ½ 1 7.5
9 V. Anand 1 ½ ½ ½ 1 1 ½ 1   1 0 ½ 1 ½ 9
10 P. Leko 0 1 ½ ½ ½ ½ ½ ½ 0   1 ½ ½ ½ 6.5
11 G. Kamsky 1 1 0 0 1 0 0 0 1 0   0 0 ½ 4.5
12 M. Adams ½ ½ ½ 1 0 ½ ½ 1 ½ ½ 1   ½ ½ 7.5
13 E. Bacrot ½ ½ 1 0 0 0 ½ ½ 0 ½ 1 ½   ½ 5.5
14 I. Sokolov ½ ½ ½ 0 0 0 0 0 ½ ½ ½ ½ ½   4

 


Anand eta Gelfand

Partidak ikusteko BISORE bat jarri dut!!!

Gustuko izango duzuela espero dut.

 •  Zaharragoak »»







Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here