Euskadi eta Xakea :: Damen amaierak

Dama dorrearen aurka

Zuriaren txanda

Zuriak material abantaila handia du, baina peoirik ez dagoenez, dama gaztelua jatera behartuta dago partida irabazteko eta horrek gauzak pixka bat konplikatzen ditu. Dena dela, estrategia egokia erabiliz gero dorrea jan daiteke.

Bai erregea eta bai gaztelua ondo defendatuta daude txokoan eta dama gerturatuko balitz erregea itotzeko arriskua dago. Horregatik, gaztelua errgetik urruntzea da zuriaren helburua.

1. De4+
lehen esan bezala 1. Dh6? ez zen ona izango Gg6+-rengatik eta 2. Ef7-ri Gf6+! =
1... Eh8
edo Eg8 bost axola
2. Dh8+ Eh7
ez 2... Gg8 3. Dh1#-rengatik
3. De8!
hasierako posizio bera lortuz, diferentzia bakar batekin: beltzek mugitu behar dute eta ez dute gaztelua urrundu beste aukerarik. Adibidez 3... Ef8 4.Dh6 +-

Ikus ditzagun orain beltzaren aukerak:
a) 3... Gg8 4. Dh5#
b) 3... Gg4 4. Dh5+ +-
c) 3... Gg3 4. De4+ Eg8 5. Dc4+ Eh7 6. Dh4+ +-
d) 3... Gg2 4. De4+ +-
e) 3... Gg1 4. De4+ Eh8 5. Da8+ Eh7 6. Da7+ +-
f) 3... Gc7 4. De4+ Eg8 5. Dg2+ Eh8 6. Dh2+ +-
g) 3... Gb7 4. De4+ +-
h) 3... Ga7 4. De4+ Eg8 5. Dd5+ Eh7 6. Dh1+ Eg8 7. Dg1+ +-

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Dama, peoi urrundua eta peoi batzuk dama eta peoi batzuen aurka

Peoi urrundua bostgarren ilaran blokeatuta dagoenean

Peoia bostgarren ilaran egotea nahikoa da alderdi beltzari defentsa pasiboak balio ez diezaion. Kasu horretan garaipena erraza nola lortu jakinez gero, noski.

1. De5
zuriak dama b6-ra eraman nahi du, baina, xakeak sahiestuz, f3 jokatuz gero berdinketa izango bailitzateke
1... h5 2. h4!
erregearentzat h2 libratuz
2... Eh7 3. Dd5 Eg7 4. Dd4+ Eh7 5. Db6 De2 6. a6
errege zuria babesean dago
6... Dd1+ 7. Eh2 Dd5 8. a7 Df3
orain irabaztea erraza da, dama a2-ra eramanez
9. Db2! Dd5 10. Da2 Da8 11. Eg1!
beharrezkoa da jokaldi hau, bestela Da6 eta Db6 jokatu ondoren Df3!-k balioko lukeelako
11... Eg7 12. Da6 Eh7 13. Db6
eta ezin da ezer egin Db8 sahiesteko errege zuria g1-en dagoelako

Beraz, peoia bostgarren ilaran badago, garaipenak erraza da:
1) g3 eta h4 jokatu xakeak sahiesteko
2) Dama b6-ra eraman peoiaren babesa askatu gabe
3) Peoia a7-raino eraman
4) Dama b2-tik a2-ra eraman (Db8 sahiestu badu noski) Da8 probokatuz
5) Erregearen posizioa hobetu g1-era mugituz
6) Dama b8-ra eraman a6-b6-ren bidez