Gaztelua eta peoia gazteluaren aurka
Peoia zazpigarren ilaran eta erregea peoi azpian daudenean
Zuriaren txanda

Alderdi zuriak peoi bat gehiago du eta gainera zazpigarren ilaran. Hala ere, gaztelu beltzaren presentziak garaipena konplikatzen du, errege zuriak peoiaren aurrerapena eragozten baitu. Horregatik, errege beltza molestatzen ari den zutabetik atera behar da.
1. Gc2+ Eb7 2.Gc4!
Gazteluak laugarren ilaran egon behar du! Erregea irteten saiatuko balitz dorrea xakeka hasiko litzateke eta xakeak saihesteko era bakarra peoi azpian sartzea da, eta horrek ez du ezer lortzen. Adibidez 2.Ed7 Gd1+ 3.Ee6 Ge1+ 4.Ef7 Gf1+ etab.
2... Eb8 3.Ed7
orain irten daiteke erregea gazteluak xakeetatik babestuko baitu
3...Gd1+ 4.Ee6 Ge1+ 5. Ed6
edo 5.Ef6
Gd1+ 6.Ee5 Ge1+ 7.Ge4!+-
eta peoiaren koroatzea geldiezina da. Hau zen 2.Gc4-ren arrazoia.
Beltzek estrategia hau saihesteko lehen jokaldian Eb6 jokatzen badute zuriek Gc4-ri Eb5 erantzuteko erregea gehiegi urrutiratzen da beste erregeari irteten uzten. Esaterako 1.Gc2+ Eb6 2.Gc4 Eb5 3.Ge4! errege beltza ez da iristen errege zuria gelditzera 3...Ed6 (3... Ed5 4.Ge2 Ed6 gauza bera da) 4.Ed8 Ga1 (matea mehatxatzen) 5.Gd4+ Ec5 6.Gd2 Da8+ 7.Ed7 Da7+ 8.Ee6 Da6+ 9.Ef7 Da7 8.Ef8 +-.
Laburtuz pauso hauek jarraitu behar dira:
1) Erregea zutabe bat hurrerago bidali.
2) Gaztelua laugarren ilaran jarri.
3) Erregea peoi azpitik atera.
4) Gazteluaz xakeak sahiestu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Alderdi desabantailatsuaren erregea bertikalki moztuta dagoenean
Zuriaren txanda
Zuriak peoi bat gehiago du eta gainera errege beltza jokoz kanpo dago. Hala ere, peoi zuria ezin da bere kaxa aurreratu gaztelu beltzak jango lukeelako eta ezta erregearen laguntzaz gaztelua xakeka hasiko litzatekeelako. Hori dela eta gaztelu zuriak lagundu egin beharko du, baina horrek errege beltza askatuko luke. Horregatik dorrea gerrara bidali aurretik errege zuria ahalik eta hoberen kokatu behar da.
1. Eb4 Gb8+ 2. Ea5 Gc8 3. Eb5 Gb8+ 4. Ea6 Gc8
eta ez 4... Ga8+? 5. Eb7 eta peoia aurrera doa
5. Gc1!
orain erregea ondo kokatuta dagoenez gazteluak peoiari lagundu behar dio
5... Ee6 7. Eb7!
erregea dorrearen gainera botata denbora bat irabazten da Ed7-k balio ez duelako 7... Ed7? 8.Gd1+ +-
7... Gc5 8. Eb6 Gc8 9. c5 Ed7 10. c6+ Ec6 11. Gc1+ Ed6 12. Eb7 +-.
Laburbilduz, pauso hauek jarraitu behar dira:
1) Erregea ondo kokatu behar da ahal den aurreren.
2) Dorreaz peoia babestu eta bultzatzeko prestatu behar da.
3) Erregea dorrearengana inguratuz denbora bat irabazi eta peoiaren bultzakadan lagundu.
4) Errege beltza gerturatzen denean ez zaio peoi azpian sartzen utzi behar behar bada dorreaz xake emanez.
Dena dela, estrategia honek ez du beti garaipena ziurtatzen. Cheron-en erregelak dioenez peoia zentrala edo alfilaren zutabekoa bada, peoiaren ilararen eta peoia eta erregearen arteko zutabe kantitatearen batura bost baino handiagoa izan behar da. Erregela hau geroago anpliatua izan zen: peoia zaldiaren zutabekoa bada batura sei baino handiagoa izan behar da. Peoia dorre zutabekoa bada ez dago erregelarik, eta gehienetan tablas izan ohi da.
Hala ere, alderdi desabantailatsuaren erregea edota gaztelua gaizki kokatuta badago, erregela ez bete arren partida irabaz daiteke.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Alderdi desabantailatsuaren erregea horizontalki moztuta dagoenean.
Zuriaren txanda
Zuriak peoi bat gehiago du, eta errege beltzak ezingo du inola ere jokoan parte hartu. Hori dela eta, amaiera honek ez du irabazteko inolako zailtasunik.
1. Ga4
Zer axola du errege beltzak hirugarren ilara hartzea? Kontuan izan behar den gauza bakarra erregea peoiaren aurrean ez jartzea da. Horrela, inolako eragozpenik gabe gazteluak peoia aurreratzen laguntzen du.
1...Eb3 2. Ge4 Ec3 3. f4 Ed3 4. Ga4 Ec3 5. Ef3
Orain nahikoa da prozesua errepikatzea
5... Eb3 6. Ga5 Eb4 7. Ge5 Ec4 8. f5 Ee4 9. Ga5 Ec4 10. Ef4 Eb4 11. Ga6+- etab.
Mozketa hau, bertikala baina gutxiago eman ohi da. Hala ere, mozketa horizontala eraginkorragoa da kasu ia guztietan irabazten baita. Gainera, amaiera hau jakitea garrantzitsua da beste batzuetatik sarritan hona pasa daitekeelako. Bestela begira erregea bertikalki moztuta dagoen diagrama honi.
Beltzaren txanda
1... Ef2 Gaztelua erasopean dagoenez gero ezin da goian aipatutako pausorik jarraitu. Horregatik erregea horizotalki moztea da soluzio egokiena. 2. Ge5! +- eta lehen ikusi bezala partida irabazita dago.
Laburtuz, jarraitu beharreko pausuak hauek dira:
1) Gaztelua peoia baino ilara bat aurrerago kokatu.
2) Erregea gerturatzen bada ahalik eta gehien urrundu, ilara mantenduz.
3) Peoia lehenbizi eta ondoren erregea aurreratu.
4) Prozedura errepikatu erregea gazteluaren gainera bota dadin.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Gaztelua, peoi urrundua eta peoi batzuk gaztelua eta peoi batzuen aurka
Gaztelu erasotzailea peoi urrunduaren atzean kokatuta dagoenean
Zuriaren txanda
Zuriak peoi bat gehiago du eta gainera urrundua. Are gehiago, peoia zazpigarren ilaran dago eta gaztelu betzaren jokoa oso murriztua dago, ia nulua.
Errege beltzak b7 garaiz hartuko balu, berdinketa izango litzateke, baina kasu honetan ez du aukerarik bitartean errege zuriak erregearen aldeko peoiak jango bailituzke.
1. Ga6!
ez da beharrezkoa, baina erregearen jokoa murrizteak nahikoa abantaila ematen dio zuriari. Horregatik, posible bada komenigarria da aurkako erregea atzean mantzentzea
1... Ee7 2. Ee2 Ed7 3. Ed3 Ee7
Ec7-k ez du balio, lehen esan bezala errege zuriak beltzaren peoiak jango baititu. Adb: 3...Ec7 4. Ed4 Eb7 5. Ga4 Gxa7 6. Gxa7+ Exa7 8.Ee5+-
4. Ed4 Ed8
xakeak ez dute balio errege zuria b7-ra iritsiko litzatekeelako, gaztelu irabaziz 4... Gd8+ 5. Ec5 Gc8+ 6. Ed6 Gd8+ 7. Ec7 Ga8 8. Eb7+-
5. Ed5 Ed7 6. h3!kasu honetan ez da beharrezkoa baina beltzari jokaldi dilatorioak galaraztea beharrezkoa gerta daiteke peoiak trukatzea sahiesteko
6... h6 7. h4!
peoia jateak abantaila ematen dio zuriari baina horrela oraindik errazagoa da partida irabaztea
7... h5 8. Ga3!
orain errege beltza zugwang-ean dago eta errege zuriari bi alderdietako batera joaten utzi beharko dio
8... Ec7 9. Ee6 Eb7 10. Ef6 +- edo 8... Ee7 9. Ec6 Ee6 10. Eb7 +-
Zuriaren txanda

Posizio hau aurrekoaren antzekoa da, baina peoi urrundua laugarren ilaran dago. Dena dela, zailtasun tekniko gutxi sortzen ditu.
1. Ee2 Ee6 2. Ed3 Ed5 3.Ec3 Ec5 4. Ga2!
denbora galduz, zugwang-a aprobetxa daiteke
4... h6 5. h4!
5. h3-k ere balio du, baina 5... g5-en ostean peoi gutxi daude eta kontuz ibili behar da
5... h5 6. Ga1 Ec6 7. Eb4 Eb6 8. Ga3 Gd5
8... Ea6-ren aurka 9. Gd3-k gaztelua harrapatuta uzten du: 9... Eb6 10. Gd6+ Ec7 11. Exa5 Exd6 12. Eb6+-
eta 8... Ga8-ren aurka, berriz, 9. a5+ lehengo prozesua errepikatuz
9. a5+ Ea6 10. Ec4 Gd2 11. Ec5 Gd1 12. Gd3! Gg2
gazteluak aldatuz gero erregearen alderdiko peoiak irabaziko lituzke zuriak
13. Gd6+ Exa5 14. Gxg6 +-
beste bi peoi beltzak arazorik gabe eroriko dira
