Euskadi eta Xakea

March 20, 2006

Xake umoretsua

Atala: Besteak

Guk ere etorkizunean horrela jokatuko al dugu xakean???

March 15, 2006

XXIII. Linares Hiria - Morelia 2006 (2)

Atala: Berriak


XXIII. Linares Hiria - Morelia 2006

Linares-en jokatu den zatia ere jada amaitu da. Levon Aronian armeniarrak irabazi du 8.5 punturekin. Harrigarria da Topalov-ek egin duen aktuazioa bigarren zati honetan. 7tik 5.5 lortu ditu eta bigarren amaitu du (azken zihoan lehen zatiaren amaieran) 8 punturekin. Hau da sailkapena:

Sailkapena

Partidak ikusteko egin klik hemen.

March 14, 2006

Xakeko arau basikoak

Atala: Arauak

Txikitxokoa-koei zin egin nienez gero, txikiek xakean ikasteko arau basikoak blogean zintzilikatuko ditut, ea gero eta gazte gehiago hasten den kirol apart honetan jokatzen, denbora librean soilik bada ere.

HELBURUA
Hasteko, xake taula baten atzean dagoen helburura joko dugu. Partida bat irabazteko aurkako erregeari xake mate eman behar zaio, hau da, bai erregea dagoen laukia zein bere ihesbide direnak aurkariaren piezek kontrolatuta edo bere piezek oztopaturik egon behar dira. Bestalde, ezin daiteke inolako jokaldirik egon, xakea oztopatu edota xakea ematen duen pieza jaten duena. Kasu honetan xake mate eman duenak irabaziko du partida eta besteak galdu. Inolako xake materik ezin bada eman, itotzea barne, partida tablas-en bukatuko da, hots, berdinketa.

PIEZEN MUGIMENDUAK
Bestalde, pieza bakoitzak mugimendu propioa du, bakoitzak besteen desberdina egiten duena.
Peoia: Aurreraka mugitzen da beti, jateko izan ezik diagonalean jaten baitu. Bai mugitzeko zein jateko lauki bakarra mugitzen da. Hala ere, peoiaren lehenengo mugimendua bada bi lauki mugitzeko aukera du. Zortzigarren ilarara iritsiko balitz, koroatu eta beste edozein piezatan (erregea ez) bilaka daiteke.
Zalduna: L itxurako mugimendua du (bi lauki horizontalean eta bat bertikalean edo alderantziz). Beste piezak salta ditzakeen pieza bakarra da.
Alfila: Pieza hau diagonalean mugitzen da. Nahi adina lauki mugi daiteke, bai aurrera bai atzera.
Gaztelua: Gaztelua horizontalean zein bertikalean mugi daiteke nahi adina lauki.
Dama: Dama jokoko piezarik boteretsuena da. Bai alfila bezala zein gaztelua bezala mugi daiteke, hau da, horizontalean, bertikalean eta diagonalean nahi adina lauki.
Erregea: Dama bezala mugitzen da baina lauki bakarra txanda bakoitzean.

JATEA
Aurkariaren piezak jateko, jokaldi legal bat bezala mugituko dira piezak, jandako pieza taulatik kenduz eta lauki horretan beste pieza, mugimendu normal batean bezala jarriz.

JOKALDI BEREZIAK
Xakean bi jokaldi berezi existitzen dira: enrokea eta igarotzean harrapatzea.
Enrokea: Xede bezala erregea defendatzea eta gaztelua erraz aktibatzea du. Enrokatzeko hiru kondizio bete behar dira: erregea ezin da xakean edo xake matean egon, erregearen bidea ezin da piezez oztopatuta edo aurkariarenez kontrolatuta eta erregeak eta erabili behar den gazteluak ezin dute aurrez mugitu. Enrokatzeko erregea bi lauki mugituko da eta gaztelua bere albora. Bi aldeetara enroka daiteke horrela:
Enrokea
Igarotzean harrapatzea: Jokaldi hau peoiek bakarrik egin dezakete eta bostgarren ilaran badago eta alboko zutabeko peoi aurkari batek bi lauki mugitzen badu, peoiak peoi aurkaria jan ahalko du. Kasu honetan, jan ondoren ez da peoi aurkariaren laukia hartzen, seigarren ilarako kontrolatua baizik.

XAKEA
Xakeak erregea mehatxatzen duten jokaldiak dira. Erregea galdu ezin denez, xakeak derrigorrez babestu behar dira eta ezin da enrokea erabili horretarako. Beraz, erregea mugitu, xake ematen duen pieza jan edo bien tartean beste pieza bat jarri behar da.

XAKE MATEA
Xakea jasaten badu eta ezin bada sahiestu (goiko pausuak) xake matea izango da eta eman duenak partida irabaziko du.

ITOTZEA
Erregea ez badago xakean eta ezin bada piezarik mugitu itotzea ematen da. Itotzea berdinketa da beraz ez zaio komeni hobe dagoen jokalariari beste erregea itotzea.

PIEZEN BALIOA
Pieza batzuk besteak baino boteretsuagoak direnez, komenigarria da boteretsuak harrapatzea besteen truke. Hau da gutxi gora-behera piezen balioa:
Peoia–> 1
Zalduna–> 3
Alfila–> 3
Gaztelua–> 5
Dama–> 10

Hau da xakean jokatzen hasteko jakin beharreko guztia. Guztioi kirol honetan jokatzea gomendatzen dizuet. Ea gero eta jende gehiago dagoen xakean jokatzen dakiena!!

February 27, 2006

XXIII. Linares Hiria - Morelia 2006

Atala: Berriak


XXIII. Linares Hiria - Morelia 2006

Aurtengo Linares-ko txapelketa famatua ez da Linaresen bakarrik jokatu, orain arte egin den bezala. Lehenengo zatia Morelia hiri mexikarrean ospatu da, emaitzak hauek direlarik:

Partehartzaileak

1 2 3 4 5 6 7 8 Guztira
1 Peter Leko * ½ ½ 1 1 1 ½ ½ 5
2 Levon Aronian ½ * 1 0 1 ½ ½ 1
3 Peter Svidler ½ 0 * 0 ½ 1 1 1 4
4 Vassily Ivanchuk 0 1 1 * ½ ½ 0 ½
5 Teimour Radjabov 0 0 ½ ½ * ½ 1 1
6 Francisco Vallejo 0 ½ 0 ½ ½ * 1 ½ 3
7 Veselin Topalov ½ ½ 0 1 0 0 * ½

Partida interesgarri oro egon direnez, ikusteko aukera duzue hemen inolako zailtasunik gabe.

February 10, 2006

A21 bonbardeatua

Atala: Berriak

Azken egunotan EDAMIren ajedrez21 serbitzaileak problemak izan ditu. Dirudienez, norbait beraien iturburu kodea bonbardeatzen ari da eta horrek arazo asko ekarri ditu, batez ere VIP sozio zirenentzat, ordaindutako hilabeteak zituztelako. Dena dela, soluzio bat aurkitu dute jada eta ICCren serbitzailean jarri omen dute, VIPei lau hilabete extra eskainiz. Hala ere, ajedrez.educared.net-en ere joka daiteke xakean (hau ere EDAMIrena da) eta ajedrez 21en ia identikoa da, bi diferentzia nabarmenekin: VIPik ez dagoela denek txapelketetan parte hartu ditzaketelarik; eta xakeko beste modalitaterik ez dagoela beraz xakea estadu puruan joka ahal daiteke.

Besterik gabe internet bidez xakean jokatzen jarrai dezakegula adierazi nahi dizuet.

Ajedrez 21 eta ICC

February 2, 2006

Partiden Bisorea Martxan!!!

Atala: Besteak

Hemendik aurrera web orrialdean partidak online ikusteko aukera aparta izango duzue. Adibidez, Corus Chess txapelketakoak hemen klik eginez. Gainera, norbaitek bere partidaren bat publikatzea nahiko balu ez dut inolako eragozpenik eta oker ez banago behintzat, komentarioak izan ditzakete zeinu arrarorik erabiltzen ez den bitartean!!! Animatu zaitezte eta hartu parte euskal xake munduan.

January 30, 2006

Corus Chess 2006 - Wijk aan Zee

Atala: Berriak
Corus Chess 2006 - Wijk aan Zee

Wijk aan Zeen jokatu den txapelketa amaitu da eta irabazle Vesselin Topalov suertatu da Viswanathan Anand-ekin batera lehenengo postuan 9 punturekin amaituz. Hauek dira beraien arteko emaitzak:


    1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 Guztira
1 L. van Wely   ½ ½ 0 ½ ½ 1 ½ 0 1 0 ½ ½ ½ 6
2 S. Mamedyarov ½   ½ ½ ½ 0 0 ½ ½ 0 0 ½ ½ ½ 4.5
3 S. Tiviakov ½ ½   ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ 1 ½ 0 ½ 6.5
4 V. Topalov 1 ½ ½   ½ 1 1 ½ ½ ½ 1 0 1 1 9
5 B. Gelfand ½ ½ ½ ½   ½ ½ ½ 0 ½ 0 1 1 1 7
6 S. Karjakin ½ 1 ½ 0 ½   ½ 0 0 ½ 1 ½ 1 1 7
7 L. Aronian 0 1 ½ 0 ½ ½   0 ½ ½ 1 ½ ½ 1 6.5
8 V. Ivanchuk ½ ½ ½ ½ ½ 1 1   0 ½ 1 0 ½ 1 7.5
9 V. Anand 1 ½ ½ ½ 1 1 ½ 1   1 0 ½ 1 ½ 9
10 P. Leko 0 1 ½ ½ ½ ½ ½ ½ 0   1 ½ ½ ½ 6.5
11 G. Kamsky 1 1 0 0 1 0 0 0 1 0   0 0 ½ 4.5
12 M. Adams ½ ½ ½ 1 0 ½ ½ 1 ½ ½ 1   ½ ½ 7.5
13 E. Bacrot ½ ½ 1 0 0 0 ½ ½ 0 ½ 1 ½   ½ 5.5
14 I. Sokolov ½ ½ ½ 0 0 0 0 0 ½ ½ ½ ½ ½   4

 


Anand eta Gelfand

Partidak ikusteko BISORE bat jarri dut!!!

Gustuko izango duzuela espero dut.

January 10, 2006

Magia hutsa

Atala: Besteak

Ba al dakizue nola eramaten diren gaur egun esne kontsumoa bultzateko kanpainak aurrera? Galdetu bada Victor Korchnoiri!!!


January 9, 2006

Iñigo Martin gipuzkoako jubenil mailako txapeldun

Atala: Berriak

Gabonetan jokatu da jubenil mailako txapelketa, eta Iñigo Martin izan da garaile sei partidatatik bost puntu lortuz. Dena dela, ez da txapelketa erraza izan Asier Lakunzak eta Ander Zulaikak ere puntu berdinak lortu baitituzte, hiruren artean partidak berdinduta amaitu zirenez gero. Desenpateagatik, Iñigo izan zen lehen, Asier bigarren eta Ander hirugarren, baina ezin daiteke hirurek egin duten lana gutxietxi, partida zailez inguratzean aurrera jarraitzen jakin dute eta.
Laugarren, berriz, Galder Salterain izan zen hiru puntu eta erdirekin.
Iñigo Martin gipuzkoako jubenil mailako txapelduna

December 27, 2005

Espaiñiako kadete mailako txapelketa

Atala: Berriak

Agian berandu da berri hau argitaratzeko baina blog honen jarraitzaile batek eskatutakoari ez diot ezetz esango, bada! Horregatik uztailaren 11 eta 15aren bitartean jokatu zen Espainiako kadete mailako txapelketako emaitzak zintzilikatu ditut:

1 FM David Lariño Nieto 2350 GAL 7
2 Xavier Vila Gázquez 2338 CAT
3 FM Robert Alomá Vidal 2350 CAT
4 Sergio Trigo Urquijo 2045 EUS 6
5 Anabel Guadamuro Torrente 2084 AND 6
6 Adrián Troncoso Gutiérrez 2062 GAL 6
7 Jaime Valmaña Cantó 2223 VAL 6
8 Francisco Remolí Sargues 2139 VAL 6
9 FM Alfonso Llorente Zaro 2355 ARA 6
10 Carlos Alarcia Astiz 2091 MAD
11 Javier Vallejo Díaz 2156 MAD
12 Miguel Ladrón de Guevara Pinto 2145 AND
13 Alejandro Valbuena Mota 2072 MAD
14 Alejandro Ferreiro Pailos 2112 GAL
15 Eduardo Barrio Pareja 1978 CAN
16 Angel Carlos López Quevedo 2046 CTM 5
17 Daniel Fernández Losada 2108 GAL 5
18 Mikel Huerga Leache 2176 NAV 5
19 María Rodrigo Yanguas MAD 5
20 Iñigo Martín Alvarez 2082 EUS 5
87 Nekane Cuetos Lolo EUS 3
103 Carlota Castenar Barriga NAV 1½
ehun eta hiru jokalari arte.

Aipagarria da Sergio Trigo bizkaiatarraren laugarren postua 2350 fide ELOko jokalarien artean, batzuk FM eta guzti zirelarik, 6 punturekin. Mikel Huerga nafarroarra eta Iñigo Martin gipuzkoarra 5 punturekin geratu ziren hemezortzi eta hogeigarren postuetan arauera. Nekane Cuetos laurogeita zazpigarren izan zen 3rekin eta Carlota Castenar ehun eta hirugarren 1½rekin.

«« Berriagoak  •   •  Zaharragoak »»







Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here