Euskadi eta Xakea

December 21, 2005

Elgoibarko txapelketa magistrala

Atala: Berriak

Elgoibarren egun hauetan jokatu den txapelketa Oleg Korneev-ek irabazi du 7.5 punturekin bakarrik geldituz. Jokalari euskaldunek sailkapenean ondo geratu ez arren, partida ikaragarriak jokatu dituzte, partida zailetan pazientziaz jokatuz.

Sailkapena hau izan da:
1. Korneev, Oleg 7.5
2. Mirzoev, Azer 7.0
3. Bauer, Christian 6.0
4. Paunovic, Dragan 5.0
5. Maze, Sebastien 5.0
6. Lopez Martinez, Josep Manuel 4.0
7. Gomez Esteban, Juan Mario 3.5
8. Gonzalez De La Torre, Santiago 2.5
9. Argandoña Rivero, Iñigo 2.5
10. Fernandez Romero, Ernesto 2.0

Emaitzak txandaz txanda Gipuzkoako Xake Federazioaren web-orrialdean.

December 19, 2005

David Astasio arabako txapeldun

Atala: Berriak

Badakit berri hau ez dela oso berria baina hobe berandu inoiz baino. Arabako txapelketa absolutua David Astasio gazteak irabazi zuen aurtengo edizioan:

David Astasio

1 Astasio Lopez, David 2085 6.5
2 Perez de Miguel, Alvaro 2097 5.5
3 Arce Balluerca, Jorge 2115 5.5
4 Arce Balluerca, Oscar 5.5
5 Vallejo Fuertes, Luis Miguel 5
6 Miguélez García, Erlantz 5
7 Landa Ceballos, Jose A. 2090 5
8 Palacio Llorente, Joel 5
9 Oribe González, Eduardo 4.5
10 Rodríguez Parra, Francisco J. 4.5
11 García Moreno, Jose A. 1994 4
12 Pérez Valderrama, Javier 4
13 Fernández Losada, Ovidio 4
14 Vea-Murguía Martín, Diego 4
15 Sanabria Álvaro, Oscar 4
16 Aguinako Somoza, Eneko 4
17 Fernández Martín, Sergio 4
18 Fernández de Pinedo, José A. 3.5
19 Mtz. de Butrón, Luis Miguel 3.5
20 Andrade Ocaña, José A. 3.5
21 Feal Iturralde, Iñaki 3.5
22 Carrascal Rosal, Alberto 3.5
23 García Hierro, Luis Antonio 3.5
24 Zurutuza Sunsundegui, I. 3.5
25 Rabanal Torres, Valeriano 3.5
26 Fernández Villanueva, Javier 3.5
27 De Álava Martínez, Jesús O. 3
28 Jiménez Sevilla, Juan C. 3
29 Rodríguez Patiño, Jesús 3
30 Rivero Rivero, José Maria 3
31 Osuna Sánchez-Infante, Raúl 3
32 Varona Iglesias, Bonifacio 3
33 Carrera Vea-Murguía, Jesús Mª 2.5
34 Corral Puelles, Peio 2.5
35 Sáenz de Urturi, Juan José 2.5
36 Martínez Izquierdo, Enrique 2.5
37 Meneses Arenas, Mikel 2.5
38 Rubio Baroja, Oscar 2.5
39 Iturralde Izquierdo, José A. 2
40 Junquera Ciaurriz, Teresa 2
41 Collado Etayo, Arkaitz 2
42 Rodríguez Carvajal, José M. 1.5
43 De la Varga Campo, Miguel 1
44 Mosquera Ulloa, F. 2059 0

Xehetasun gehiago Arabako Xake Federazioaren webgunean.

FIDE munduko txapelketa

Atala: Berriak

FIDE Munduko Txapelketak, partaideak denbora luze batez lehian izan ondoren, badu irabazlea: Levon Aronian armeniarra. Desenpatean irabazi zion Ruslan Ponomariovi finala, muduko fide txapeldun bilakatuz.

Levon Aronian, txapelketako irabazle

Hurrengo fasera pasa diren lehen hamarrak hauek dira:
1. Aronian, Levon (ARM, 2724)
2. Ponomariov, Ruslan (UKR, 2704)
3. Bacrot, Etienne (FRA, 2725)
4. Grischuk, Alexander (RUS, 2720)
5. Bareev, Evgeny (RUS, 2717)
6. Gelfand, Boris (ISR)
7. Rublevsky, Sergei (RUS)
8. Gurevich, Mikhail (BEL)
9. Kamsky, Gata (USA)
10. Carlsen, Magnus (NOR)

Bestalde, Francisco Vallejo espainiarrak ez du lortu lehen hamarren artean sailkatzea Gata Kamsky beteranoak irabazi ziolako.

Munduko xakeari dagokien albisteei adi egon nahiz gero bisitatu mychess.blogspot.com.

December 16, 2005

Bernardino Cotelo Memoriala

Atala: Berriak

Aragoiko selekzioa izan zen abenduaren 7 eta 8an Gasteizen jokatu zen XIX. San Viator Txapelketako, “Bernardino Cotelo Memoriala”, garaile.

Sailkapena honakoa izan zen:
1º Aragoi
2º Asturias
3º Katalunia
4º San Viator
5º Bizkaia A
6º Bizkaia B
7º Errioxa A
8º Gipuzkoa
9º Araba
10º Gaztela-Leon
11º Errioxa B

Aragoiko selekzioa, irabazlea
Aragoiko selekzioa, irabazlea

Bakarkako jarduerak:
Txapelketako jokalaririk onena: Joaquín Antolí (Aragoi) 4½
Lehenengo tablerorik onena: Hipólito Asís (Katalunia) 4
Bigarren tablerorik onena: Joaquín Antolí (Aragoi) 4½
Hirugarren tablerorik onena: Jesús Cortés (Aragoi) 4
Laugarren tablerorik onena: Asier Lakunza (Gipuzkoa) 4½

Joaquín Antolí, txapelketako jokalaririk onena
Joaquín Antolí, txapelketako jokalaririk onena
Hipólito Asís, lehen tablerorik onena
Hipólito Asís, lehen tablerorik onena
Asier Lakunza, laugarren tablerorik onena
Asier Lakunza, laugarren tablerorik onena

December 15, 2005

Damen amaierak (2)

Atala: Amaierak

Dama, peoi urrundua eta peoi batzuk dama eta peoi batzuen aurka
Peoi urrundua bostgarren ilaran blokeatuta dagoenean

Peoia bostgarren ilaran egotea nahikoa da alderdi beltzari defentsa pasiboak balio ez diezaion.
Kasu horretan garaipena erraza nola lortu jakinez gero, noski.

1. De5
zuriak dama b6-ra eraman nahi du, baina, xakeak sahiestuz, f3 jokatuz gero berdinketa izango bailitzateke
1… h5 2. h4!
erregearentzat h2 libratuz
2… Eh7 3. Dd5 Eg7 4. Dd4+ Eh7 5. Db6 De2 6. a6
errege zuria babesean dago
6… Dd1+ 7. Eh2 Dd5 8. a7 Df3
orain irabaztea erraza da, dama a2-ra eramanez
9. Db2! Dd5 10. Da2 Da8 11. Eg1!
beharrezkoa da jokaldi hau, bestela Da6 eta Db6 jokatu ondoren Df3!-k balioko lukeelako
11… Eg7 12. Da6 Eh7 13. Db6
eta ezin da ezer egin Db8 sahiesteko errege zuria g1-en dagoelako

Beraz, peoia bostgarren ilaran badago, garaipenak erraza da:
1) g3 eta h4 jokatu xakeak sahiesteko
2) Dama b6-ra eraman peoiaren babesa askatu gabe
3) Peoia a7-raino eraman
4) Dama b2-tik a2-ra eraman (Db8 sahiestu badu noski) Da8 probokatuz
5) Erregearen posizioa hobetu g1-era mugituz
6) Dama b8-ra eraman a6-b6-ren bidez

Horrelako amaierei buruz gehiago jakin nahi baduzue, egin klik hemen. Dena dela, oraindik gehiago nahi baduzue Jon Speelmanen Preparación de Finales liburua gomendatzen dut.

December 5, 2005

Argandoña Gipuzkoako txapeldun

Atala: Berriak

Gipuzkoako txapelketa absolutua amaitu da, eta Iñigo Argandoñak txapelketak irabazten jarraitzen du. Oraingo honetan ere txapeldun izan da. Hor doa sailkapena:

1 Argandoña Riveiro, Iñigo 2397 6
2 Miguel Quintero, Francisco 2280 5
3 Agirretxe San Sebastian, Jesus 2176 5
4 Bratu, Jorge 5
5 Olaizola Ortega, Luis 2178 4.5
6 Ladron De Guevara Galar, Francisco J 2120 4.5
7 Alvarado Fernandez, Mikel 2051 4.5
8 Martin Alvarez, Iñigo 2097 4.5
9 Manso Marquez, Felix 2106 4
10 Segovia Sanchez, Antonio 2054 4
11 Zulaika Centeno, Ander 4
12 Hernandez Lopez, Daniel 1997 4
13 Agirre Canflanca, Josu 2187 4
14 Lopez Rojas, Salvador 4
15 Arranz Arranz, Luis Javier 3.5
16 Cuende Gorostidi, Jon 1868 3.5
17 Irure Crespo, Egoitz 1977 3.5
18 Lauroba Eleizaran, Fermin 3
19 Larrañaga Aldalur, Jose Joaquin 3
20 Lazkano Gaite, Tomas 1764 3
21 Villar Moron, Roberto 2038 2.5
22 Paredes Macarro, Manuel 2.5
23 Galarza Cenzano, Iñigo 1983 2
25 De Andres Andres, Eugenio 2
25 Nogues Fernandez, Ramon 1
26 Galarraga Lasa, Jon Gurutz 1875 1
27 Hung Tung, Siu 2026 1
28 Iraola Iraola, Unai 1985 1
29 Ming Tung, Kai 2088 0.5

December 2, 2005

Xake adikzio testa

Atala: Besteak

Nork esan zuen xakea eta umorea ezin zirela batera ikusi? Ba honek oker zegoela demostratzen du. Hona hemen J’adoube… the off-center knight-en aurkitu eta euskaratu dudan adikzioa neurtzeko testa.

Xakeari adikzioa al diozu? Jende askok planteatu du egoera baina ez dira gai izan jakiteko. Ba Xake Abusu Kontzilioak test bat idatzi du xakearen adikzioa neurtzeko.

1. Aurkitzen al duzu zure burua xakean pentsatzen behin baino gehiagotan orduro?
2. Noizbait gelditu al zara lurreko baldosei begira eta xake taula bat imaginatu?
3. Polgar ahizpak berotzen al zaituzte eta Heidi Klume ongi besterik ez dagoela uste al duzu?
4. Pentsatu al duzu zure etxea zuri beltzez koloreztatzea?
5. Noizbait egin al duzu entzuten ari zaren itxura baina itsu xake partida jokatzen egon burua gora-behera mugitzen duzun bitartean?
6. Aldatu al duzu sexua xake irekierengatik? Adibidez, esan al diozu inoiz bikoteari " Gaur zerbait narratsa probatzea gustatuko litzaidake. Zer moduz Damaren Ganbitoa?"
7. Egiten al duzu amets xakearekin?
8. Aireportuan zaudela E4 atetik joan behar duzula esaten dizutenean, erantzun al duzu e5! noizbait?
9. Ba al dakizu Hikaru Nakamura nor den eta Tiger Woods ez?
10. Bidaiatzen al duzu atzerrira parke batean eseri eta ezezagunei xakean jokatzearen truke ordaintzera?

Bost baiezko eman badituzu kontuz ibili ertzean baitzabliltza.

Zazpi badira, berriz, laguntza profesionala behar duzu. 6. baietz erantzun baduzu batez ere!

je, je!!

November 30, 2005

Iban Retegi gipuzkoako kadete mailako txapelketan garaile

Atala: Berriak

Amaitu da azkenean lehiaketa eta Iban Retegi oiartzundarra izan da garaile, jokatutako partida guztiak irabaziz, Haritz Garrorekin egindako berdinketa izan ezik, hau da, 7 puntutatik 6½ lortuz eta lehenengo postua inorekin konpartitu gabe. Bigarren Diego Olmo izan zen eta hiru, lau, bost eta seigarren postuak Haritz Garro, Pablo Arizti, Erik Juez eta Juan Manuel Ruiz-ek lortu dituzte.

Hor doa sailkapena:
1. Iban Retegi 6½
2. Diego Olmo 5½
3. Haritz Garro 5
4. Pablo Arizti 5
5. Erik Juez 5
6. Juan Manuel Ruiz 5
7. Iñaki Elduayen 4½
8. Philippe Bayrardar 4½
9. Asier Etxagibel 4
10. Ibon Estibariz 4
11. Bingen Urbieta 4
12. Oscar Diez 4
13. Beñat Elduayen 4
14. Juan Pablo D Anna 3½
15. Ibai Portugal 3½
16. Mikel Etxeberria 3½
17. Julen Zabala 3½
18. Guillermo Aramendia 3
19. Mikel Mendinueta 3
20. Jon Etxeberria 3
21. Leyre Cruz 3
22. Yon Sarasua 3
23. Joxe Mujika 3
24. Hodei Perez 2½
25. Julen Garro 2
26. Daniel Perez 2
27. Fernando Pikabea 2
28. Aitor Arroitajauregi 1½
29. Iñaki Aizpuru 1
30. David Vazquez 0
31. Vahe Papyan 0

November 18, 2005

Kasparov eta Fronte Zibil Batua

Atala: Berriak

Errusiar Lege Ministerioak Garry Kasparov burutzat duen erakunde sozial interregionala legez ezarri du. Fronte Zibil Batuak bi milatik gora kide ditu berrogei errusiar erregiotan.

Garry Kasparov, munduko ex txapelduna

Kasparov-ek maiatzean, bere frontearen sorrera iragarri zuen egunean, esan bezala “Errusian demokrazia elektorala babesteko balioko du. Fronte Zibil Batua ez dugu ‘fronte’ hitza gogoko dugulako sortu, baina autoritateek gerra deklaratzen badigute, erantzungo diogu nolabait.”

Fronteko bozeramaileak are gehiago erantsi zuen: “Ez dago Vladimir Putin-en erregimenari oposizioan bakarrik, gainera, ez dugu egungo erregimena legitimotzat onartzen. Putin ez zen hautatua izan, bere burua presidente izendatu zuen, boterea manipulazio publikoari esker lortuz, teknologia ziniko eta ankerrenaren laguntzaz: Chechnya-ko gerratea.

Hori dela eta, frontearen helburua putinen boterea gainditzea da.

ChessManiac News-etik hartutako eta moldatutako informazioa
Information taken from ChessManiac News

November 17, 2005

ILLESCAS vs LOPEZ

Atala: Berriak

Lorcan (Murtzia) jokatzen ari den txapelketa absolutuan finalera iritsi dira. Miguel Illescas eta Josep M. Lopez izan dira finala jokatzeko eskubidea lortu dutenak, semifinalean Josep Oms eta Manuel Perez kanporatuz.

Gaur eta bihar izango dira finaleko bi partidak:
Gaur urriaren 17a JOSEP M. LOPEZ - MIGUEL ILLESCAS
Bihar urriaren 18a MIGUEL ILLESCAS - JOSEP M. LOPEZ

Bi finalistak

Informazio gehiago Espainiako Federazioaren Orrialdean eskura dezakezue.

«« Berriagoak  •   •  Zaharragoak »»







Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here