Triangulazioa
Zuriaren txanda
Zuriak peoi bat gehiago du, baina errege beltzak lauki kritikoak okupatzen ditu. Horregatik irabazteko bigarren peoi bat lortu behar da.
Bestalde, ez du balio 1. b6? itxuraz jokaldi logikoenak 1... Ea6!= rengatik. Horregatik denbora bat irabazi behar da errege beltza c7 laukian dagoenean b6+ jokatzeko.
1. Ec4
Errege beltzak ea zein lauki hautatzen duen itxaroten c5 edo d5 hartzeko
1... Eb6 2. Ed4!
alderdi beltza zugzwang-ean dago baina zuria ez. Horregatik denbora bat gal daiteke.
2... Ec7 3. Ed5! Eb7
edo 3... Eb6 4. Ed6 Eb7 5. Ec5 eta gauza bera da
4. Ec5 hasierako posizio bera lortzen, baina orain alderdi beltza da jokatzen duena
4... Ec7 5. b6+ Eb7 6. Eb5+-
bigarren peoia irabazten
Hau guztia lauki konjokatuaren teoriari esker esplika dateke. c5-b7 eta d5-c7 konjokatuta daude hau da erregeak lauki hauetan badaude, mugitzen duena zugzwang-ean dago.
Zuriak denbora galtzeko aukera du, c4 eta d4 laukietatik bi lauki konjokatuetara joan daitezkelako. Beltzak, berriz, ez c6 peoi zuriak kontrolatzen duelako eta b8 edo c8-ra joanez gero b6!-k balioko lukeelako.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Oposizioa
Oposizioa amaiera askotan errege eta peoien amaiera askotan eman ohi da, baina baliteke pieza gehiago jokoan egonda ere ematea, eta ia beti erabakigarria da.

Diagrama honetan zuriak mugituko balu, galdu egingo luke erregeak c4 edo e4-tik sartzeko aukera izango baitu, peoia koroatzen. Adb:
1. Ec3 Ee4 2. Ed2 Ed4 3. Ee2 Ec3 4. Ed1 Ed3 5. Ec1 Ee2 6. Ec2 d5 7. Ec3 Ee3 8. Ec2 d4 9. Ed1 Ed3 10. Ee1 Ec2 -+ etab.
Beltzak mugituko balu, aldiz, berdinketa bat izango litzateke peoiak erregearen aurretik jar beharko lukeelako errege zuria itotzen. Adb:
1... Ee5 2. Ee3 d5 3. Ed3 d4 4. Ed2 Ee4 5. Ee2 d3+ 6. Ed2 Ed4 7. Ed1 Ee3 8. Ee1 d2+ 9. Ed1 Ed3=.
Dena dela, oposizioa ez da beti bi erregeak parean daudenean bakarrik ematen. Urruneko oposizioa ere existitzen da eta baita oposizio diagonala ere (triangulazioaren kasuan hala zen zuriak denbora bat gal zezakeen arren).

Hemen berriz, zuriak mugitzen badu berdinketa lortzen du Ea2!-ren bidez eta beltzak mugitzen badu, irabazi egingo luke Ea7!-ren bidez beti urruneko oposizioa hartuz. Adb:
Zuriaren txanda
1. Ea2! Eb7 2. Eb3
Eb1-ek ere balio du
2... Ec6 3. Ec2!
eta ez Ec4? errege beltza d6-ra joaten bada errege zuriak nahi eta nahi ez urruneko oposizioa erabili behar du, d4 peoiaren kontrolpean dago eta
3... Ed6 4. Ed2 Ee6 5. Ee2 Ef7
f5-i exf5 Exf5 eta Ef3 oposizioa lortuz
6. Ef3 Eg6 7. Eg4 Ef7 8. Ef3!=
eta ez Ef5 e7 edo g7 hartzerakoan e3 edo g3 hartu behar baitira e5 eta g5 ezin direlako noski
Beltzaren txanda
1... Ea7! 2.Ea2 Ea6 3. Ea3 Ea5 4. Eb3
Ea2 Eb4 e4ko peoia harrapatuz
4... Eb5 5. Ec3 Ec5 6. Ed3 Eb4 7. Ee3 Ec3 8. Ee2 Ed4 9. Ef3 Ed3 -+ peoia harrapatuz.
Oposizioa erregeen amairatan ematen da batik bat, eta hortaz konturatzea oso garrantzitsua izan daiteke. Horregatik amaiera batera heltzean ea oposiziorik eman daiteken begiratzea komenigarria da. Adibidez, aurreko diagraman beltzak erraz irabazten delakoan Eb7? jokatuko balu, zuriak Eb1!-rekin berdintzeko aukera izango luke.
